Zaila irudituko zaizu agian, baina geroz eta errazagoa da hizkuntzak ikastea, batez ere mugikorraren laguntzaz. Ez duzula sinesten? Jarraitu irakurtzen, mesedez; amaitzen duzunerako, konbentzituta egongo zara agian, eta baliteke gaur bertan hastea ikasten. ;-)

Hizkuntzak ikasteko geroz eta aplikazio gehiago eta hobeak daude. Gainera, doakoak dira gehienak. Erabiltzailea "harrapatzeko", hura nola edo hala entretenitzen saiatzen dira guztiak ere. Ikasteko zure ahalegin guztien osagarri bikaina dira aplikazioak; besteak beste, atzerriko herrialderen batera joatea, eskolak hastea edo gure telebistan azken estreinaldiak eta telesailik onenak hjatorrizko bertsioan ikustea bezain onak. Dena da lagungarri, izan ere. Orain gutxi aipatu genituen blog honetan euskara ikasteko aplikaziorik onenak. Gaur, berriz, atzerriko hizkuntzak ikasteko gure aplikazio gogokoenez mintzatuko gara.

Duolingo

Captura de pantalla de la aplicación DuolingoMota horretako doako aplikaziorik onena. Zer dela eta? Bi arrazoirengatik: dibertigarria da, eta probetxu handia atera diezaiokezu telefonoaren ukipen-pantailari. Ondo diseinatuta daude ikasgaiak; oreka bikaina dago gramatikaren eta hiztegiaren artean, eta iraupen oso egokia dute eskolek. Metro-geltoki batzuk bakarrik beharko dituzu ikasgai bat amaitzeko; hori dela eta, gutxitan utziko dituzu amaitu gabe. Eskertzekoa izaten da hori, askok erabiltzen baititugu aplikazio horiek "alfer-denborak" aprobetxatzeko. Ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesa ikas dezakezu aplikazio horrekin. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

Captura de pantalla de la aplicación MemriseMemrise

Hizkuntza-kopurua du alderik nabarmenena aplikazio horrek (100etik gora), bai eta ikastaroena ere (300.000tik gora). Ez duzu sekula amaituko. Gainera, erabiltzaileen ekarpenak ere sartzen ditu. Erabiltzailearen hiztegia jokoen bidez handitzeko dago prestatuta: hiztun natiboei grabatutako audioak, bideoak eta irudi dibertigarriak. Doikuntza du alderdi deigarrietako bat: hitz bat ahazteko zorian zaudela dirudienean, gogoratu egiten dizu. Doakoa da, eta badu ordainpeko bertsio bat ere, zeinak ez duen konexiorik behar eta aparteko eskolak ematen dituen. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

Rosetta Stone

Captura de pantalla de la aplicación Rosetta StoneIkaskuntza-metodoa da aplikazio horren indarguneetako bat. Hitz egiteko gaitasuna hobetzea, hori du oinarri nagusi. Elkarrizketak entzungo dituzu, esaldiak errepikatuko, eta galderak erantzungo. 24 hizkuntza eskaintzen ditu; besteak beste, txinera, japoniera, ingelesa, alemana, frantsesa, italiera… Ez kezkatu hutsetik hasi behar baduzu. Maila guztietarako ikasgaiak ditu. Alderik txarrena zein duen? Ordainpekoa dela.  Gainera, ikastaroak ez dira merkeak (144,99 €-tik aurrera). Baina, dena esan dezagun: kalitate handikoak dira edukiak. Doan duzu lehen ikasgaia, probatu nahi izanez gero. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

Oxford Dictionary

Captura de pantalla de la aplicación móvil Oxford Dictionaries

Zergatik erabili itzultzaile bat zuzenean hiztegira jotzeko aukera izanik? Zure ingelesezko hiztegia hobetzeko modu ederra duzu hiztegi horren aplikazioa erabiltzea. Ingelesez irakur dezakezu ezagutzen ez dituzun hitzen definizioak. Hartara, erabat murgilduko zara hizkuntza horretan. iOSerako eta Androiderako dago erabilgarri.

Motibatu al zaitugu? Bat baldin badator gure proposamenen bat zuk behar duzunarekin, esaguzu, iradokizunen atalean. Asko poztuko gaitu zure iritzia irakurtzeak!