Zenbat eta hobeto ezagutu gure bezeroa, orduan eta hobeto erantzungo diegu haren beharrei; zenbat eta gehiago automatizatu prozesu hori, eraginkorrago erabiliko ditugu gure baliabideak: zenbat eta digitalizatuagoa gure enpresa, orduan eta lehiakorragoak izango gara gizarte digitalizatu batean. Eta big datan eta adimen artifizial ean oinarritutako soluzioak zure enpresaren eraldaketa digitala errazteko tresna ezin egokiagoak dira.
Lehenik eta behin, aztertu behar dugu zenbaterainoko heldutasun-maila duen gure enpresak digitalizazio-prozesuan. Azken urteetako aurrerapausoei esker, Europako BPGaren %40 gutxienez digitalizatua egongo da 2021rako, IDCren arabera; eta 2027rako, lau enpresatatik hirutan hain izango da handia eraldaketa, ezen aro digitalean sortutakoen pare egongo baitira.
Enpresen eraldaketa digital etengabeko prozesu geldiezin honetan, datua da arrakastaren giltza. Datu guztiak informazio eta jakintza bihur daitezke, eta, ondo ustiatuz gero, optimizazio operatiborako eta diru-sarrera berriak lortzeko giltzarri izango dira.
Adimen artifizialean eta big datan oinarritutako soluzioak, zure beharretara egokituak
Euskaltelek, aholkulari teknologiko integral gisa, estrategia garbia du: zuen biltegiratze-arkitekturak modernizatzen laguntzea, datuak era modernoagoan, eraginkorragoan, zabalagoan eta sakonagoan kudeatzeko.
Digitalizazioak ekosistema teknologiko egokia behar du: gure IoT eta big data plataformetan aurki ditzakezue bideratzaile, azpiegitura eta komunikazio egokiak; orobat behar dira zerbitzu gisa ematen diren baterako soluzioak —gertuko gure hiru datu-zentroekin eta hodei hibridoko zerbitzuekin lotuak—, eta Milevaren hiru plataforma espezifikoak —Mileva IoT, Mileva Big Data eta Mileva Adimen Artifiziala—, betiere segurtasun osoz, indarrean den araudia betez une oro eta zure enpresaren edo negozioaren beharretara egokitutako zerbitzu modular eta malguak eskainiz.
Enpresari datuak analizatzeko gaitasun berriak eta adimen artifizialean oinarritutako soluzioak eskainiko dizkion eboluzio digitala eskaintzen dugu, aukera ematen duena iturri askotariko eta aldagai askoko datuak jasotzeko abiadura handian eta denbora errealean. Gure helburua Data Driven enpresa bat izatera iristea da beti, hau da, big datan oinarritutako soluzioen bidez prozesuak optimizatzen eta automatizatzen eta erabakiak hartzen dituen eta ekonomia digital berrian bezeroekiko harreman hobea duen aktore garrantzitsu bihurtzen den enpresa bat izatera.
Izan ere, ezer ez egitea ez da soluzioa; eta zenbat eta beranduago digitalizatu zuen eskaintzak eta eragiketak, orduan eta lehiakortasun-aukera gehiago galduko dituzue.
Enpresetarako gure IoT eta big data zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, eman izena gure buletinean edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.