Honela egingo da eskolarako itzulera Euskadin. Euskadiko 2023-2024 ikasturteko eskola-egutegi oso honetan, kontatuko dizugu zer egunetan hasiko eta amaituko diren eskolak eta noiz izango diren oporrak eta jaiegunak, heziketa-ziklo guztietan (Haur eta Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH).

Euskadiko 2023-2024 ikasturteko eskola-egutegia: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa eta LH

Euskadiko 2023-2024 ikasturteko eskola-egutegia laburbildu dizugu datozen tauletan; horretarako, arau hauetan oinarritu gara: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2008ko martxoaren 10eko Agindua eta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikastetxe publikoen egutegiak egiteko ebazpenak.

Calendario escolar Euskadi 2023 – 2024

2023-2024 ikasturtearen hasiera- eta amaiera-datak Euskadin

Hezkuntza Sailaren araudiak ezartzen duenez, irailaren 1ean hasiko dira lanean irakasleak, eta irailaren 7an hasiko dira eskolak; 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena egiteko erabili ahal izango da egun hori. Eta noiz amaituko dira haurren eskolak? Bada, eskolak ekainaren 21ean amaituko dira, beranduenez.

Taula honetan dauzkazu, hezkuntza-etaparen arabera sailkatuta, Euskadin 2023-2024 ikasturteko eskolak hasteko eta amaitzeko data guztiak:

Hezkuntza-etapa

Eskolen hasiera 2023an

Eskolen amaiera 2024an

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza

Irailaren 7a

Ekainaren 21a

DBH

Irailaren 7a

Ekainaren 21a

Batxilergoko 1. maila

Irailaren 7a

Maiatzaren 31

Batxilergoko 2. maila

Irailaren 7a

Maiatzaren 17a

LH

Irailaren 7a

Ekainaren 6a

Helduen Hezkuntza (HHE)

Irailaren 15a

Ekainaren 21a

Musika-kontserbatorio profesionalak

Irailaren 7a

Ekainaren 21a

Hizkuntza-eskola ofizialak (HEO)

Irailaren 27a

Maiatzaren 16a

“ID Arte” Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola

Irailaren 7a

Ekainaren 21a

“Dantzerti” Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola

Irailaren 7a

Ekainaren 21a

Araubide bereziko kirol-irakaskuntzak

Irailaren 1a

Ekainaren 28a

Euskadiko 2023-2024 ikasturteko oporrak

Noiz izango dira Euskadiko 2023-2024 ikasturteko Gabonetako, Aste Santuko eta udako oporrak? Begiratu taulan:

2023-2024 ikasturteko oporrak

Hasiera

Amaiera

Gabonak

2023ko abenduaren 23a

2024ko urtarrilaren 7a

Aste Santua

2024ko martxoaren 28a

2024ko apirilaren 1a

Uda

2023-2024 ikasturtearen amaiera

2024-2025 ikasturtearen hasiera

Euskadiko 2023-2024 ikasturteko jaiegunak

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko oporrei Euskadiko 2023-2024 ikasturteko jaiegunak gehitu behar zaizkie. Apunta itzazu, planak egiteko:

2023-2024 ikasturteko jaiegunak

Jaiegunak

Hispanitatearen Eguna

2023ko urriaren 12a (osteguna)

Domu Santu

2023ko azaroaren 1a (asteazkena)

Konstituzioaren eguna.

2023ko abenduaren 6a (asteazkena)

Sortzez Garbiaren eguna

2023ko abenduaren 8a (ostirala)

Gabonak

2023ko abenduaren 25a (astelehena)

Urteberri eguna

2024ko urtarrilaren 1a (astelehena)

Errege-eguna

2024ko urtarrilaren 6a (larunbata)

Ostegun Santua

2024ko martxoaren 28a (osteguna)

Ostiral Santua

2024ko martxoaren 29a (ostirala)

Pazko Astelehena

2024ko apirilaren 1a (astelehena)

Langileen Eguna

2024ko maiatzaren 1a (asteazkena)

Euskadiko 2023-2024 eskola-egutegiko tokiko jaiegunak

Eta noiz da Euskadiko hiriburuetako tokiko jaieguna Euskadiko 2023-2024 eskola-egutegian? Bada, udako oporretan izaten dira Bilboko, Donostiako eta Gasteizko tokiko jaiegun gehienak, baina Donostian eta Gasteizen badago jaiegun bana ikasturte barruan:

  • Gasteizen: 2024ko apirilaren 29a (astelehena), San Prudentzio eguna igandean egokituko baita
  • Donostia: 2024ko urtarrilaren 20a (larunbata), San Sebastian eguna

Horrela osatu da, beraz, Euskadiko 2023-2024ko eskola-egutegia. Ikasturte aparta izan dezazula😊.