Nahi duzu mugikor bat estreinatu Gabonetan eta DGTren arauak bete aldi berean? Euskaltelek hori dena erraztuko dizu: abenduan Euskaltelekin smartphone bat kontratatzen baduzu, doan eskuratuko duzu LED V16 baliza konektatubat, DGTk homologatua eta nahitaez erabili beharrekoa 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Edozein mugikor kontratatuta, zurea duzu baliza. Eskatu besterik ez duzu egin behar mugikorra kontratatzean, eta batere kosturik gabe eskuratuko duzu.
Euskaltelen baliza-modeloak
Bi baliza-modelo ditugu Euskaltelen:
- SOS Road Connected V16
- ZTE E1 V16
Araua betetzen dute biek, eta hau eskaintzen dute:
- SOS abisua DGTrekin konektatua.
- Geolokalizazio aurreratua larrialdietarako.
- 360º-ko LED argiztapena, ikusgaitasuna osoa izateko
Nola lortu V16 baliza opari Euskaltelekin
Oso erraza da, ez baitago zozketarik; opari zuzena da:
-
kontratatu mugikor berria Euskaltelekin abenduan zehar.
- Esaguzu baliza konektatua nahi duzula, eta helaraziko dizugu.
Halaxe. Amarrurik gabe.
Beste gailu batzuekin ere bai
Nahiago duzu tableta, telebista, bideo-kontsola edo kafe-makina bat? Primeran!
Sustapena Euskaltelen beste gailu elektroniko batzuekin ere aplikatzen da.
Sustapenetik kanpo gelditzen diren bakarrak entzungailuak, smartbandak eta smartwatchak dira.
Zergatik behar duzu V16 baliza konektatu bat?
DGTren eskakizun bat da, eta laster sartuko da indarrean.
-
Larrialdietarako triangeluak ordeztuko ditu: baliabide seguruagoa da, eta errazago ikusiko da
- Konexio zuzena du DGTrekin, SOS abisuetarako eta lokalizazio-beharretarako.
- 2026ko urtarrilaz geroztik nahitaezkoa den araudia betetzen du.
Mugikorra berritzekotan eta baliza bat erostekotan bazabiltza, hauxe duzu aukera.
Euskaltelek dena erraztuko dizu: mugikor berria + baliza konektatua opari.
Argi ibili: 1.500 balizaditugu, eta di-da joango dira denak. Hori bai, bezero bakoitzak baliza bakarra eskuratu dezake.
