Uztaila berrikuntzaz eta estreinaldiz beteta dator Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistara. Hasteko, HBO Max eta Furia telesailaren estreinaldia ditugu, Candela Peña, Carmen Machi, Nathalie Poza, Cecilia Roth eta Pilar Castro direla protagonista. Bi Oscar sari irabazi zituen Wicked filma eta Poker Face telesailaren bigarren denboraldia dira bi nobedade nagusiak SkyShowtimen hilabete honetan. Eta ekintza gustatzen bazaizu, ez galdu Tokyo Vice Warner TVn.
Badaukazu Guztia TB? Historia kanalak dokumental-sail bat estreinatzen du: Momias egipcias: Inmortalidad desvelada. Txirrindularitzarik onena izango da Eurosporten, Frantziako Tourrarekin. Eta Viva el rey Julien haurren gozagarri izango da DreamWorksen.
Streaming plataformetan, nabarmentzekoak dira Netflixen The Sandman -T2, Disney+ katean Ironheart eta Prime Videon Jefes de Estado.
Uztaileko estreinaldi hauei buruz gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen.
Furia, HBO Max-en
Drama eta umorea uztartzen ditu Furiak, HBO Maxeko telesail berriak. Candela Peña, Carmen Machi, Nathalie Poza, Cecilia Roth eta Pilar Castro ditu protagonista, eta engainuaz, manipulazioaz eta estortsioaz dihardu. Muturreko egoeretan edozertarako prest dauden bost justiziagile dira.
-
Estreinaldia: uztailaren 11, ostirala, HBO Maxen.
Wicked, SkyShowtimen

Oz-eko sorginen historia inoiz kontatu gabea iritsi da SkyShowtimera, esklusiban. Bi Oscar sari irabazi duen Wicked filmean, kontatzen zaigu nola Elphaba eta haren lagun Glinda Mendebaldeko Sorgin Gaizto eta Sorgin On bihurtu ziren.
-
Estreinaldia: uztailaren 6an, igandea, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Poker Face - T2, SkyShowtimen

Poker Face berriz errepidean da bere Plymouth Barracudarekin. Atzeman beharreko gezur gehiago eta argitu beharreko krimen arraroagoak ditu zain. Telesailaren bigarren denboraldian, Awkwafina, Justin Theroux eta Katie Holmes aktore gonbidatuak ikusiko ditugu, besteak beste.
-
Estreinaldia: uztailaren 17an, osteguna, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Emanaldia: ostegunero
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Tokyo Vice, Warner TVn

Tokyo Vicek Japoniako krimen antolatuaren ilunpeak erakutsiko dizkigu. Warner TVk estreinatuko duen telesail berri honetako protagonista Jake Adelstein da, kazetari estatubatuar gazte bat, Meicho Shimbun egunkari japoniarraren plantillako lehen gertakari-kazetari atzerritar bihurtua.
-
Estreinaldia: uztailaren 16an, asteazkena, Warner TVn (dialeko 14an).
-
Emanaldia: asteazkenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu gogoan beste estreinaldi hauek ere:
Momias egipcias: Inmortalidad desvelada, Historian

Momien mundu liluragarriari buruz gehiago jakin nahi baduzu, ez galdu Momias egipcias: Inmortalidad desvelada. 2.500 urte dituen baltsamatze-laborategi bat aurkitzearekin batera, Historiako dokumental-sail berriak pixka bat gehiago hurbiltzen gaitu milaka urteko zeremonia horietara eta haien enigmetara.
-
Estreinaldia: uztailaren 15ean, asteartea, 22:55ean, Historian (dialeko 70ean)
-
Emanaldia: asteartero, 22:50ean
-
Eskaripean: Replaytekan
Frantziako Tourra, Eurosporten

Larunbatean (uztailak 5) hasiko da aurtengo Frantziako Tourra, Lille Métropolen. Guztira 184 txirrindulari lehiatuko dira Tourraren 2025eko edizioan maillot horia irabazteko. 3.338,8 kilometro egin beharko dituzte horretarako, eta hitzordu erabakigarriak izango dituzte, besteak beste, Mont Ventoux eta Alpeetako Col de la Loze eta La Plagne mendatetzarrak. Eurosportek estaldura zabala eskaintzen du: etapa bakoitzaren zuzeneko emanaldia, saio bereziak, laburpenak, elkarrizketak eta erreportajeak.
-
Estreinaldia: uztailaren 5ean, larunbata, Eurosporten (dialeko 110ean).
-
Emanaldia: egunero, uztailaren 5etik (larunbata) 27ra (igandea)
-
Eskaripean: Replaytekan
Viva el rey Julien, DreamWorksen

Errege berri parrandazale bat eta erresuma bat etsaien mehatxupean… Zorte on pixka batekin eta aliatu onekin, Julien bere koroari eusten saiatuko da botere- eta politika-borroka dibertigarri honetan. Familiarentzako entretenimendua, Viva el rey Julien telesailarekin, DreamWorksen.
-
Estreinaldia: uztailaren 12an, larunbata, DreamWorksen (dialeko 94an).
-
Emanaldia: larunbat eta igandeetan, 17:40an
-
Eskaripean: Replaytekan
Netflix, Disney+ eta Maxeko nabarmenenak
The Sandman - T2, Netflixen
Morfeo mendeku gogor baten xede bihurtu da Betierekoen bilera baten ondoren. Bidea arriskuz beteta dago, eta erabaki bakoitza funtsezkoa da. Netflixek uztailean estreinatuko du The Sandmanen bigarren denboraldia.
-
Estreinaldia: uztailaren 2an, asteartea, Netflixen.
Ironheart, Disney+ katean
Teknologia eta magia Ironhearten, Disney+ kateak estreinatuko duen Marvel Televisionen telesail berrian. Riri Williams, neska asmatzaile gazte eta jeniala, jaioterrira itzuli da, Chicagora, armadurak egiteko ideia bikain batekin zer esana emateko prest.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: jada ikusgai, Disney+ plataforman.
Jefes de Estado, Prime Videon
Ezerk ez du batzen etsai komun batek baino gehiago. Hori da modurik onena lehiak atzean utzi eta elkarrekin lan egiteko, nazioarteko konspirazio handi bat geldiarazteko. Hala egin behar dute Erresuma Batuko lehen ministroak eta AEBko presidenteak Jefes de Estadon.
Estreinaldia: uztailaren 2an, asteartea, Prime Videon.
2025eko uztaileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.