Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistako nobedadeak eta estreinaldiak ikustea sekulako plana da uda honetarako. Abuztuan, DAZN futbol-pakete berria nabarmendu nahi dugu, zeina kontratatu ahal izango baituzu gurekin telebistako produkturen baduzu. Hilean 10 € bakarrik ordainduta, LaLigaren jardunaldi bakoitzean 5 partida ikusi ahal izango dituzu dialeko 114 eta 115ean, bai eta LALIGAHYPERMOTIONek eskaintzen dizkizun partida guztiak ere.
SkyShowtimen, bi superestreinaldi ditugu: Nosferatu berria eta Star Trek Strange New World-en 3. denboraldia.
Berri onak ditugu, gainera, The Walking Dead unibertsoaren zale ugarientzat, AMCn Daryl Dixon, The Book of Carol-en bigarren entrega estreinatuko baitugu.
Badaukazu Guztia TB? Txirrindularitzarik onena Eurosporten izango da, La Vueltarekin. Los Buenos contra Los Malos eta Salón de los Héroes saioekin, berriz, pozarren ibiliko dira etxeko txikiak DreamWorks ikusten.
Streaming-plataformetan, hauek nabarmentzen dira: Alien: Planeta Tierra (Disney+), Destino Final sagaren entrega berria (HBO Max), Miércoles-en bigarren denboraldia (Netflix) eta Memento Nori-ren azken entregaren estreinaldia (Prime Video).
Abuztuko estreinaldi hauei buruz gehiago jakiteko, jarraitu irakurtzen.
Futbola, DAZNen
Futbolik onena ikusi nahi duzu? Kontratatu Euskaltelen bidez DAZNren futbol-pakete berria eta, hilean 10 € bakarrik ordainduta, LaLiga EA Sports-en jardunaldi bakoitzeko 5 partida ikusi ahal izango dituzu. Presta zaitez denboraldi berrian Athletic Club, Real Sociedad, Deportivo Alavés eta Osasuna animatzeko Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistaren bidez.
Aurten, gainera, badugu beste nobedade bat: bi dial izango ditugu partidak zuzenean ikus ditzazun. Euskaltelen zure telebistaren dialeko 114 eta 115en sartu, eta kito. Hori bezain erraza da LaLiga EA Sports-eko partidak ikustea.
Bestetik, LALIGA HYPERMOTIONeko partida guztiak ikusten jarraituko duzu. Guztia TB kontratatua baduzu, SD Eibar, Real Sociedad B eta kategoria horretako gainerako taldeen partida guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Nosferatu SkyShowtime-n

Robert Eggers-ek Murnauren 1922ko film mutu alemaniar ospetsua gogoraraziko digu izen bereko remake batekin eta luxuzko aktore-aktoresa hauekin: Lily-Rose Depp, Bill Skarsgård, Nicholas Hoult, Aaron Taylor-Johnson eta Willem Dafoe.. Nosferatu filmak neska gazte baten istorioa kontatzen digu. Beldurtuta bizi da Transilvaniako banpiro zahar bat berarekin obsesionatuta dabilelako.
-
Estreinaldia: abuztuaren 4an, astelehena, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Star Trek Strange New Worlds - T3, SkyShowtime-n

U.S.S. Enterprise-ko tripulazioa ezagutuko dugu SkyShowtime-n. Pike kapitaina Gorndarrekin izan duen harreman beldurgarria gainditzen ari den bitartean, bizitza eta zibilizazio berriak agertzen hasi dira; haien artean, kapitainaren ausardia eta erabakimena proban jarriko dituen gaizkile bat.
-
Estreinaldia (atal bikoitza): abuztuaren 4an, astelehena, SkyShowtimen (dialeko 10ean).
-
Emanaldia: astelehenero
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Daryl Dixon, The Book of Carol - T2, AMCn

The Walking Dead-en unibertsoak hazten jarraitzen du Daryl Dixon, The Book of Carol-en bigarren denboraldiarekin (AMCn). Carolek Daryl aurkitzeko bide bat pentsatu du, baina bere lehenaldiari aurre egin beharko dio. Bestalde, Daryl, Isabelle eta Laurent ahaleginetan ari dira Losang-en esanetara Habian dituzten rolak definitzeko, eta Fallou eta Emile askatzeko erreskate-misio bati ekingo diote.
-
Estreinaldia: abuztuaren 18an, astelehena, 22:40an, AMCn, dialeko 13an.
-
Emanaldia: astelehenero, 22:40an
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
La Vuelta, Eurosporten

Abuztuaren 23tik (larunbata) irailaren 14ra (igandea) La Vuelta izango dugu Eurosporten. Espainiako Vueltaren 80. edizioak 21 etapa eta 3.138 km izango ditu eta 90. urteurrena ospatuko du. Garaipena irabazteko faboritoen artean, Jonas Vingegaard, Enric Mas eta Juan Ayuso daude.
-
Estreinaldia: abuztuaren 23an, larunbata, Eurosporten (dialeko 110ean).
-
Emanaldia: egunero, abuztuaren 23tik (larunbata) irailaren 14ra (igandea)
-
Eskaripean: Replaytekan
Los Buenos contra Los Malos, DreamWorks-en

DreamWorks-en, zure heroiak hemengo gaizkileak bezain onak dira. Edo agian ez! Zure gaizkile gogokoenek eta heroi ausartenek inoizko borrokarik latzenari aurre egin beharko diote, tranpak, maltzurkeriak eta etsaitasunak erabiliz Los Buenos contra los Malos-en. Nork irabaziko du?
-
Estreinaldia: abuztuaren 9an, larunbata, DreamWorks-en (dialeko 94an).
-
Emanaldia: larunbat eta igandeetan
-
Eskaripean: Replaytekan
Salón de los Héroes, DreamWorks-en

Ez geratu ikusi gabe DreamWorks-en zinema-izarrik handienak. Abuztuko asteburuetan Salón de los Héroes-en izango dituzu. Saio horretan, filmetako zati labur bereziak eta spin-off serieetako iraupen luzeko atalak konbinatzen dira.
-
Estreinaldia: abuztuaren 2an, larunbata; 16:00etan, DreamWorks-en, dialeko 94an
-
Emanaldia: larunbat eta igandeetan, 16:00etan eta 21:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Netflix, Disney+ eta Maxeko nabarmenenak
Alien: Planeta Tierra, Disney+-en
Beldurrezko eta zientzia-fikziozko telesail berria Disney+-en: Alien: Planeta Tierra. Neska gazte batek eta soldadu taktikoen talde askotariko batek izaki depredatzaile bati aurre egin beharko diote gure planetak den bezalako izaten jarraitzeko.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: abuztuaren 12an, asteartea, Disney+-en.
Miércoles - T2, Netflix-en
Nunca Más akademiaren ikasturte berri bat hastera doa. Miércoles-en bigarren denboraldian, misterio ilunak, errebelazio asaldagarriak... eta tortura gehiago izango ditugu ikusgai.
-
Estreinaldia: abuztuaren 6an, asteazkena, Netflix-en.
Destino final: Lazos de sangre, HBO Max-en

Denboraldiko beldurrezko film arrakastatsuenetako bat iritsi da HBO Max-era: Destino final: Lazos de sangre. Frankizia famatu honen seigarren emanaldian, Stefanie ikasle gazteak behin eta berriz errepikatzen zaion amesgaizto beldurgarri baten erantzunak aurkitu nahi ditu, eta bere familia heriotza lazgarri batetik salbatu beharko du.
-
Estreinaldia: abuztuaren 1ean, ostirala, HBO Maxen.
Memento Mori - T3, Prime Videon
Prime Video-k Memento Mori serie arrakastatsuaren azken denboraldia estreinatuko du. Augustok azken plan bat du bere ondarea zigilatu aurretik, baina Erikak, amaren aurkako konspirazio bat ikertu nahian, dena hankaz gora jar dezake. Bitartean, Sancho inspektoreak hiltzailearen buruan sartzen jarraituko du.
Estreinaldia: abenduaren 1ean, ostirala, Prime Videon.
2025eko abuztuko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.