Nork ez du aurrera egin ikasle-garaian hozkailua huts-hutsik zegoelarik? Izan ere, etxetik kanpo bizi zarenean, azterketak gainditzea bezain garrantzitsua da aurreztea. Horren jakitun, Euskaltelek ikasleentzako sustapena eskaintzen dizu, datorren ikasturtean ahalik eta gutxien gastatu dezazun Interneteko konexioan.
Zeuk aukeratu: 200 edo 500mega
Euskaltelek aukera bat baino gehiago eskaintzen dizu zure ikasle-pisua Internetera konektatzeko. Merkeena: 200 mega, 29€/hil, 9 hilabetez.
Zenbait lagunen artean partekatu behar baduzue konexioa, abiadura handiagoa beharko duzue beharbada. 4€ gehiago ordainduta, 500mega izango dituzu.
Iraupen-konpromisorik gabe
Zer esan nahi du horrek? Bada, udan, ikasle-pisua uzten duzunean, Internet ere uzten duzula. Ikasturtean zehar bakarrik ordainduko duzu. Eta hurrengo urtean ikasle-pisu berera joatekoa bazara, Internet doan eten dezakezu oporretan, eta itzultzean berriz aktibatu.
Ikasle-pisuan aurrezteko gomendio gehiago
Interneteko konexioan nola aurreztu badakizunez, gurasoei jada entzungo zenizkien beste gomendio batzuk emango dizkizugu orain, denak ere etxean aurrezteko aukera emango dizutenak:
- Bete izozkailua etxetik eramandako tupperekin.
- Bilatu unibertsitatetik gertu dagoen pisu bat; hala, ez duzu garraiorik ordaindu beharko.
- Uztartu ikasketak lan batekin.
- Aprobetxatu deskontuak erosketetan eta aisialdian.
- Partekatu gustukoen duzun streaming plataformaren gastuak.
- Wifira konektatuta zaudenean, WhatsApp bidez deitu etxekoei.
Eta orain, guraso guztiek diotena: txintxo ibili 😉.
Aurreztu Euskaltelek eskaintzen duen ikasleentzako Internetekin, eta animo datorren ikasturterako!