Euskaltelen, gure zerbitzuak segurtasun osoz erabil ditzazun nahi dugu. Hori kontuan izanik, jakinarazten dizugu azken asteotan iruzur berri bat sortu dela goi-mailako mugikorren bilketa faltsuarekin lotuta dagoena. Garrantzitsua da jakinaren gainean egotea eta, gertatzen bazaizu, nola erreakzionatu jakitea.
Zertan datza iruzur berria?
Bezero batzuek Euskaltelen izenean egindako norbaiten deiak jaso dituzte. Dei horietan, eskatzen zaie itzultzeko kontratatu berri duten mugikorra, zenbait aitzakia baliatuta: akats bat dutela eskaera jakin bateko mugikorrek, akats bat gertatu dela bidalketan edo nahitaezkoa dela modeloa aldatzea.
Beste batzuetan, bezeroak etxean eskaera benetako bat jaso eta gutxira, mezularia dela dioen norbait azaltzen da etxera. Mezulari faltsu horrek dio akats bat gertatu dela eta eraman egin behar duela gailua gertatutako akatsa “konpontzeko”; batzuetan, gainera, Euskaltelen logodun dokumentu faltsuak ere erakusten dituzte.
Gogoratu: Euskaltelen, ez dugu inoiz eskatuko mugikor erosi berri bat itzultzeko eta ez dugu inor bidaliko zure etxera mugikorra jasotzera, zuk aurrez eskatu ez baduzu.
Nola jakin iruzur bat dela?
Adi, kasu hauetan bereziki:
- Deitzen badizute esanez akats bat gertatu dela eta itzuli egin behar duzula kontratatu berri duzun smartphone berria.
- Zurekin harremanetan jartzen den pertsonak presionatu egiten bazaitu edo zerbait berehala egiteko eskatzen badizu
- Norbaitek ematen dizun azalpena ez badator bat Euskaltelen ohiko prozedurarekin.
Dei susmagarri bat jasotzen baduzu, ez eman gailua pertsona horri, ez eta datu pertsonalik edo koderik ere.
Zer egin horrelakorik gertatzen bazaizu?
Zalantzarik baduzu, jarri gurekin harremanetan lehenbailehen.
Praktikoena da WhatsApp bat bidaltzea 688 881 881 zenbakira. Berehala esango dizugu informazioa egiazkoa den ala ez. Laguntzeko prest daukazu gure taldea astelehenik ostiralera, 8:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara.
Zer kasutan jasotzen du gailu bat Euskaltelek?
Kasu hauetan soilik jasoko dugu guk gailu bat zure etxean:
- Zuk hala eskatzen baduzu, bermearekin lotutako izapide bat egiteko.
- Ekipo bat ordezkatzen dugunean (adibidez, ondo ez dabilen edo zaharkitua dagoen bideratzaile bat edo gailu bat).
Egoera horietatik kanpo, sekula ez dizugu eskatuko mugikorra entregatzeko.
Beraz: bitxia iruditzen zaizun deiren bat jasotzen baduzu, ez egin zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan berehala. Hori duzu iruzurrei aurre egiteko eta zure gailuak babesteko modurik onena.
