San Joan eguna huts egin ezinekoa da Eibarren. Uztailaren 21etik 29era, jarduera-egitarau zabal batez gozatzeko aukera izaten dute eibartarrek eta bisitariek urtero. Eibarko sanjoanetako egitarauari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu. Eta bai, sua ere izango da.

Sanjoanetan, nola ez, sua da Eibarko jaietako protagonista. Baina askoz gehiago ere izango da... ehun jarduera inguru egingo dira ekain guztian.

Eibarko 2024ko jaietako egitaraua

fiestas san juan eibar cartel 2024

Iturria: Eibarko Udala

Eibarko sanjoanetako egitarauan, antzerkia, animazioa, musika, herri-bazkariak, kirol-lehiaketak, lehiaketa gastronomikoak, txikienentzako puzgarriak, su-festak eta kalejirak ditugu, besteak beste.

Horren guztiaren aurrerapena da Eibarko San Joan jaiak iragartzeko kartela. Hau da 2024koaren izenburua: “Dantzatzera”.

Baina, ezer ez galtzeko, onena da begiratu bat ematea Eibarko 2024ko sanjoanetako egitarau osoari.

Ekainak 22, zapatua:

  • XX. Eibarko Hiria squash saria

Ekainak 23, domeka:

  • Santuari zapia jarriko zaio Kaleetan kantuz
  • Sanjuanetako Zortzikoa
  • Untzagan, koadrilak bildu, eta Ustekabe fanfarrearekin kalejira Urkizuraino
  • Estaziño kalean, ongietorria Lizarrako Dultzaineroei
  • Pregoia eta txupinazoa
  • San Juan Sua
  • San Juan Kantua eta jarraian Danborradaren Alardea

Ekainak 24, astelehena:

  • Kalejira Lizarrako Dultzainero
  • Meza kantatua
  • Umeen Danborrada
  • Umeen pregoia
  • Erromerixa, Jainaga eta Narbaizaren eskutik
  • Soka Dantza
  • Suzko erroberak Global Foc SL Pirotecniaren eskutik
  • Berbena

Ekainak 25, martitzena:

  • San Juan XXIX. marmitako lehiaketa
  • Bergarako Erraldoi taldea, Elgetako Buruhandien taldea eta Lizarrako Dultzaineroen kalejira
  • Euskal Jaialdia
  • Txokolatada umientzat
  • Bilbainadak

Ekainak 27, eguena:

  • Umeentzako jolasak

Ekainak 28, barixakua:

  • Toka eta igela txapelketa

Ekainak 29, zapatua:

  • XXXVIII. Eibarko Hiria Xake partida azkarren txapelketa, Jose Mari Kruzetaren Oroimenez

Eibarko 2024ko jaietako nobedadeak

fiestas san juan eibar cartel izen gabeak

Iturria: Eibarko Udala

Aurten, Eibarko sanjoanak nobedadeekin datoz.

"Izengabeak" lehiaketa da deigarrienetako bat: tokiko talde eta solisten talentua bilatzeko eta sustatzeko lehiaketa musikal bat da, eta ekainaren 7an eta 8an egingo da.

Eta danborrada (Untzaga plazatik aterako da) 22:00etara aurreratuko da aurten.

Eibarko 2024ko sanjoanetako kontzertuak

Musika izaten da Eibarko sanjoanetako protagonista nagusietako bat.

Dantzaldiak eta DJak izango dira gazteenen gozamenerako, eta, bestelako kontzertuak ere izango dira Eibarko 2024ko jaietan. Hona hemen nagusietako batzuk:

  • Ekainaren 8an, larunbata, Izaroren ahotsak eta musikak beteko du Untzaga plaza.

  • Ekainaren 21ean, ostirala, Azkoitiko Bulego boskotea izango dugu Untzaga plazako agertokian, 23:00etatik aurrera.

  • Eta ekainaren 22an, larunbata, amaiera bikaina emango zaie Eibarko 2024ko jaiei, La Pegatina talde katalanaren musikarekin.

Kontzertu horiek 23:00etan egingo dira, eta doakoak eta sarbide librekoak dira.

Pregoia, txupinazoa eta dultzaineroak Eibarko sanjoanen hasieran

fiestas san juan eibar musica

Iturria: Eibarko Udala

Eibarko San Joan jaiak hasteko, zapia jartzen zaio santuari eta sanjoanetako zortzikoa jotzen da. Ondoren, kuadrilla tradizionalek beren tokia hartzen dute, eta kalejira egiten da Lizarrako dultzaineroei ongietorria egiteko. Ospakizuneko une ederrenetariko bat izan ohi da.

13:30 inguruan, begirada guztiak udaletxera zuzentzen dira. Hango balkoian ematen zaie hasiera ofiziala sanjoanei, pregoiarekin eta txupinazoarekin.

Une horretatik aurrera, jaia izango da nagusi herriko txoko guztietan.

Badakigu asko eta asko txikienentzako barraken eta helduentzako txosnen zain daudela; ohi bezala, Txaltxazelaian eta Txikiton izango dira.

Izan ere, guztia ez da egiten suaren inguruan, baina ezin dugu alde batera utzi.

San Joan sua Eibarko jaietan

Eibarko jaiak ia ekain guztian ospatzen dira, baina bada egun handi bat: ekainaren 23a (edo, hobeto esanda, 23tik 24rako gaua), San Joan jaia.

Une desiratu eta jendetsuenetarik bat izaten da, zalantzarik gabe, San Joan sua pizten den unea. Milaka urte ditu tradizio horrek, eta su-ikuskizun jendetsua izaten da, jai-girokoa erabat.

Eibarren, tradizioaren arabera, “sobia” sutan erre behar da (landare batzuekin egindako txorta; ekaitzak jotzen duenean erabiltzen da, eta Kandelario egunean bedeinkatzen da, otsailaren 2an). Garai batean, sorba horretan oloa edo garia jartzen zen; baina, gaur egun, ortuariak, belarrak, erromeroa, arrosak edo loreak izaten ditu, pertsona bakoitzaren gustura.

Suaren gainetik salto egitearen errituala ez da aldatu, espiritu txarrak uxatzeko eta urteko gauza txarrak erretzeko egiten baita.

Eibarko sanjoanetako tradizioak

Ospakizunak eta tradizioa bateragarriak dira. Ondo dakigu hori Euskal Herrian ;)

Horregatik, Eibarko sanjoanetan, ez dira falta gure pertsonaia ezagunenetarik batzuk: erraldoiak eta buruhandiak eta dultzaineroak eta txistulariak, beren doinu berezi eta guzti. Hala, musika eta dantza ere garrantzitsuak dira sanjoanetan. Aukera izango duzu Soka Dantza eta beste euskal dantzabatzuk ikusteko.

Gainera, Eibarko egitarauan beti egiten dute tarte danborradetarako (haurrena eta helduena).

Gainera, helduek eta txikiek sanjoanetako kanta ezaguna abesten dute urtero. Ez dakigu ez nondik datorren, ez nork egin zuen, baina ospe handia du, nolanahi ere. Hemen dituzu hitzak, ikasi nahi baduzu ere:

Egun zoragarri hau heldu da berriz.

Pozan pozez bihotzak beterik.

Mendietako baserrietan

kaleko plaza danetan

San Juan suak piztutakoan dira

Gau zoragarri honetan.

Hau da eguna zoragarria

kontsolatzeko mundu guztia.

Ez da iñun gizonik

San Juan dan baizen

Oso goitar da handirik

arkitzen.

Hau da eguna zoragarria

kontsolatzeko mundu guztia

Amagandik iñoiz jaio da gizona

ez dago zeruan halakorik.

Ama sengeagandik

zu jaio ziñan

mirariz beterik doian.

Poztu gizonak, abestu herriak

San Juanen egun miragarrian.

Igaz ere San Juan zan, eta

aurten ere San Juan Bautista.

Mendietako baserrietan....

Hala, kultura, tradizioa, musika eta sua izaten dira nagusi Eibarko jaietan. Izan ere, Euskadiko sanjoan ospetsuenetarikoak dira.

Goiburuko irudiaren iturria: Eibarko Udala.