Elastiko laranja berria aurkeztu berri dugu datorren Itzulia 2026 dela eta. Pozarren erakutsiko dizugu eta, gainera, diseinu berriari buruzko xehetasun batzuk azalduko dizkizugu. Ah, eta benetan zoriontsu egingo gaitu aurten ere Euskal Herriko errepideak laranjaz jantzita ikusteak.

Hala, aurten aldatu egin dugu pixka bat elastikoaren ohiko kontzeptuari. Lehiaketatik harago, gure lurraldearen beste errealitate garrantzitsu batean jarri du fokua diseinuak: nolakoak garen, nola sentitzen dugun, zerk inspiratzen gaituen eta zerk egiten gaituen paregabe.

Eguneroko txirrindularitzan inspiratutako diseinua da

Euskal paisaiaren elementuak irudikatzen dira elastikoan: mendiak, errepideak, herriak eta natura. Adin desberdinetako txirrindulariak agertzen dira lurraldea zeharkatzen dutela, eta haien inguruan eguneroko bizitzak jarraitzen du: batzuk lanean ari dira eta beste batzuk paseoan edo kirola egiten

Txirrindularitzak Euskadin etengabe duen presentzia islatu nahi izan dugu diseinu honen bidez. Izan ere, ohikoa izaten da txirrindulariak ikustea lurraldeko edozein errepide eta mendiko portutan. Komunitate askotariko bat da, txirrindularitzarekiko grina partekatzen duena eta gure paisaiari estu lotua dagoena .

Guztiak batzen ditu gure errepideetan laranja-koloreak, eta, hala, gure errepideetan lehen begiratuan ezagutzen den txirrindulari-komunitatea irudikatzen du.

“Lehen taupadatik gailurrera”

Hau da aurtengo elastikoaren lema:
“Lehen taupadatik gailurrera, marea laranja gara.”

Mezu horrekin, txirrindulari-komunitatea osatzen duten pertsona guztiak ordezkatu nahi ditugu: lehenbizikoz pedalei eragiten hasten direnetatik hasi eta gure mendietan barrena ibilbide gogorragoak egiten dituztenetaraino.

Nola lortu Itzulia 2026ko elastikoa?

Euskaltelek Itzuliaren 30.000 elastiko inguru banatuko ditu.

Itzulia 2026ri buruzko postean emango dizkizugu lasterketari eta Euskaltelek oparitzen dituen elastikoen banaketari buruzko xehetasunak. Gainera, txalo egitekoak ere emango ditugu aurten eta haurrentzako ekintza oso berezi bat izango dugu Beelorzia ardiarekin. 🚴‍♂️🧡