Bilbotik abiatzen diren hegaldi merkeen bila al zabiltza? Bada, hemen aurkituko duzu 2025ean Bilbotik abiatuko diren hegaldi guztien zerrenda. Denboraldi guztietan eguneratuko dugu, beti jakin dezazun zer hegaldi abiatuko diren Bilbotik Europara, New Yorkera edo estatu barruko hirietara, hala nola Sevilla, Málaga, Madril, Tenerife... 2025ean Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiak zerrendatzeko, hegazkin-konpainien webguneetan egin ditugu bilaketak. Eduki zerrenda beti eskura zure oporrak planifikatzeko.
Litekeena da Bilboko aireportutik abiatzen diren hegaldien helmugen zerrenda desberdina izatea goi-denboraldian eta behe-denboraldian. Horregatik, hiru hilean behin eguneratuko dugu 2025ean Bilbotik abiatuko diren hegaldien zerrenda.
Hegazkin-konpainien erreserba-webguneetatik ateratako informazioarekin egin da taula hau, 2025eko irailean kontsultatuta.
2025ean Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiak: helmuga nazionalak eta uharteak

Zerrenda honetan, estatuko hainbat helmuga aurkituko dituzu Bilbotik nora bidaiatu aukeratzeko: Sevilla, Málaga, Menorca eta Madril, esate baterako. Zuzeneko hegaldiak dira guztiak, eta Bilbotik abiatuko dira.
Helmuga | Konpainia | Denboraldia |
---|---|---|
Alacant | Vueling | Urte guztian |
Volotea | Urte guztian | |
Bartzelona | Vueling | Urte guztian |
Castelló | Volotea | Ekainetik urrira |
Fuerteventura | Vueling | Urte guztian |
Kanaria Handia | Vueling | Urte guztian |
Volotea | Urte guztian | |
Granada | Vueling | Hegaldi zuzenak 2026ko martxora arte (martxoa barne), erreserben webgunearen arabera |
Eivissa | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Ekainetik urrira | |
Lanzarote | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Air Europa | Urte guztian. | |
Madril | Iberia | Urte guztian. |
Air Nostrum | Urte guztian. | |
Air Europa | Urte guztian. | |
Málaga | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Urte guztian | |
Menorca | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Ekainetik urrira | |
Murtzia | Volotea | 2025eko urrira arte |
Mallorca | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Air Europa | Urte guztian. | |
Volotea | Ekainetik urrira + Gabonetan | |
Santiago de Compostela | Vueling | Konexioa duten hegaldiak. Air Nostrumek eskaintzen ditu zuzeneko hegaldiak |
Air Nostrum | Urte guztian | |
Sevilla | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Urte guztian | |
Tenerife iparraldea | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Air Europa | Urte guztian. | |
Tenerife hegoaldea | Volotea | Urte guztian |
Valentzia | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Air Nostrum | Urte guztian | |
Volotea | Urte guztian |
2025ean Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiak: nazioarteko helmugak

Bilbotik New Yorkerako hegaldiak zure zain daude hurrengo ihesaldirako. Bilbotik Europarako hegaldi asko ere badituzu, eskalarik gabe bidaiatu ahal izan dezazun Londresera edo Lisboara, besteak beste. Eta zer diozu Bilbotik Erromarako hegaldiez? Bidaiatzeko gogoa baduzu, begiratu Bilbotik nazioarteko helmugetarako aukera guztiak.
Helmuga | Konpainia | Denboraldia |
---|---|---|
Amsterdam Schiphol | Vueling | Zuzeneko hegaldiak 2025eko urrira arte. |
KLM Royal Dutch Airlines | Urte guztian | |
Atenas | Volotea | Martxotik urrira |
Aegean Airlines | Martxotik urrira | |
Azoreak (Ponta Delgada - São Miguel uhartea) | Sata Azores | 2025eko urrira arte zuzeneko hegaldiak. 2025eko azarotik 2026ko abuztura, geldialdia izango du. |
Bari (Puglia) | Volotea | 2026ko uztaila eta abuztua |
Basel | EasyJet | Urte guztian |
Berlin-Brandeburg Willy Brandt | Eurowings | Urte guztian. Azarotik martxora, geldialdia izango du. |
Bristol | EasyJet | Urte guztian |
Brusela | Vueling | Hegaldi zuzenak 2026ko martxora arte (martxoa barne), erreserben webgunearen arabera |
Brussels Airlines | Urte guztian | |
Budapest | Wizz Air | Urte guztian |
Kopenhage | Norwegian Air Sweden | Martxotik urrira |
SAS – Scandinavian Airlines | Urte guztian | |
Cork | Aer Lingus | 2026ko martxotik 2026ko abuztura |
Krakovia | Wizz Air | 2025eko abenduaren 9tik 2026ko urrira |
Dublin | Aer Lingus | Urte guztian |
Dusseldorf | Eurowings | Urte guztian |
Eindhoven | Transavia | 2025eko urrira arte |
Istanbul | Turkish Airlines | Urte guztian |
Florentzia | Volotea | Urte guztian |
Frankfurt | Lufthansa | Urte guztian |
Geneva | EasyJet | Urte guztian |
Hanburgo | Eurowings | Zuzeneko hegaldia 2026ko maiatzetik 2026ko irailera. Urteko gainerako hilabeteetan, geldialdia izango du. |
Lisboa | Vueling | Hegaldi zuzenak 2026ko martxora arte (martxoa barne), erreserben webgunearen arabera |
TAP Portugal | Urte guztian | |
Londres Heathrow | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko martxora arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Londres Gatwick | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Londres Luton | Wizz Air | 2026ko abenduaren 29tik 2026ko urrira |
Luxenburgo | Luxair | 2026ko uztailetik 2026ko irailera |
Manchester | EasyJet | Urte guztian |
Marrakex | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko martxora arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Urritik maiatzera | |
Milan Malpensa | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
EasyJet | Urte guztian | |
Munich | Lufthansa | Urte guztian |
Napoli | Volotea | Urte osoan (uztaila eta abuztua izan ezik) |
New York | United Airlines | Ekainetik irailera |
Oslo Gardermoen | Norwegian | Martxotik urrira |
Olbia (Sardinia) | Volotea | 2026ko uztaila eta abuztua |
Porto | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Volotea | Urte osoan (uztaila eta abuztua izan ezik) | |
Palermo | Volotea | Martxotik urrira |
Paris Charles de Gaulle | Air France | Urte guztian |
Paris Orly | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Praga | Vueling | Urte guztian. Oraingoz, 2026ko ekainera arte soilik erreserbatu daiteke webgunean |
Smartwings | Urte osoan (2025eko urriaren 24tik aurrera) | |
Erroma Fiumicino | Vueling | Oraingoz, ez dago zuzeneko hegaldirik webgunean |
Wizz Air | Urte guztian | |
Voltea | Urte guztian | |
Stuttgart | Eurowings | 2025eko abendura arte. 2025ko martxotik aurrera. |
Tanger | Air Arabia | Urte guztian |
Varsovia | Wizz Air | Martxotik abendura |
Venezia | Volotea | Urte guztian |
Verona | Volotea | 2025eko abenduaren 6tik 2026ko urtarrilaren 6ra. |
Viena | Wizz Air | 2025eko urrira arte |
Zurich | Edelweiss Air | Urte guztian |
Begiratu zenbat hegaldi dituzun aukeran Bilbotik 2025ean. Esan bezala, denboraldi guztietan eguneratuko dugu zerrenda, informazio eguneratua izan dezazun Bilbotik abiatuko diren zuzeneko hegaldiei buruz.