Telebista

Telebista

Ikusi Euskaltelen zure futbol-talde gogokoenen 2025-2026 denboraldiko partidak

Gogoko dugu futbola. Motibatu egiten gaitu. Bizi-poza ematen digu (baita nahigabeak ere, batzuetan). Zer litzateke gure eguneroko jarduna gure futbol-talde gogokoenari, hurrengo partidari edo ligako azken jardunaldiko emaitzari buruzko solasaldirik gabe? Zu ere futbolzale amorratua bazara, zure kirol gustukoenez gozatzeko aukera duzu orain Euskaltelen.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko abuztuko telebista-estreinaldiak

Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistako nobedadeak eta estreinaldiak ikustea sekulako plana da uda honetarako. Abuztuan, DAZN futbol-pakete berria nabarmendu nahi dugu, zeina kontratatu ahal izango baituzu gurekin telebistako produkturen baduzu. Hilean 10 € bakarrik ordainduta, LaLigaren jardunaldi bakoitzean 5 partida ikusi ahal izango dituzu dialeko 114 eta 115ean, bai eta LALIGAHYPERMOTIONek eskaintzen dizkizun partida guztiak ere.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko uztaileko telebista-estreinaldiak

Uztaila berrikuntzaz eta estreinaldiz beteta dator Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistara. Hasteko, HBO Max eta Furia telesailaren estreinaldia ditugu, Candela Peña, Carmen Machi, Nathalie Poza, Cecilia Roth eta Pilar Castro direla protagonista. Bi Oscar sari irabazi zituen Wicked filma eta Poker Face telesailaren bigarren denboraldia dira bi nobedade nagusiak SkyShowtimen hilabete honetan. Eta ekintza gustatzen bazaizu, ez galdu Tokyo Vice Warner TVn.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko ekaineko telebista-estreinaldiak

Jakin nahi duzu estreinaldiko zer telesail eta film ikus ditzakezun ekainean Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan? Hasteko, SkyShowtimen hiru estreinaldi: Matices, Elsa Pataky eta Maxi Iglesias protagonista dituen telesail berria; Anora, film onenaren azken Oscar sariaren (eta beste bost Oscar sariren) irabazlea; eta Sonic 3: La película, familiako zinema-plan baterako aukera ezin hobea.

Telebista

Zer ikusi telebistan: 2025eko maiatzeko telebista-estreinaldiak

Kirola gustatzen bazaizu, nobedade zoragarriak ditugu zuretzat Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan. Tenisarekin hasiko gara, maiatzaren 25ean hasiko baita Roland-Garros 2025, eta txirrindularitzarekin jarraituko dugu, Italiako Giroarekin. Hori dena ikusi ahal izango duzu Eurosporten, zeina irekian emango baitugu hil honetan.