Nekane euskarazko neska-izena Euskal Herrian eta lurralde gehiagotan zabaldu da.
1980tik 1990era bitarteko hamarkadan izan zuen arrakasta handiena jaioberrien artean, baina oso ezaguna izaten jarraitzen du: gogokoenetako bat da Euskadin, Nafarroan eta Errioxan.
Nekane izenaren jatorria
Nekane izena euskal jatorrikoa da; zehazki, neke (pena, min) hitzetik dator. Hala, Aranaren eta Eleizalderen euskal izendegian (1910) gaztelaniazko Dolores izenaren baliokide gisa proposatzen da.
Izen hori duten emakumeak bizkorrak, abilak, maitekorrak, langileak eta sutsuak omen dira, eta lidergorako gaitasun handiak omen dituzte.
Une honetan, 3.000 Nekane baino gehiago daude, eta haietako gehienak Euskadin bizi dira; batez ere, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gainera, emakume horien batez besteko adina 32 urte da. Beraz, gaur egungo izena da.
Nekane izenaren esanahia
Nekane izenaren esanahia zehazteko, kontuan hartu behar da neke hitzetik (sufrimendu, pena) datorrela.
Tradizio katolikotik dator esanahi hori, Andre Maria Doloreetakoari egiten baitio erreferentzia: kristautasuneko ama birjina ezagunenetariko bat da, Andre Mariak bere semea gurutziltzatuta ikusi zuenean sentitu zituen sufrimendua eta zazpi oinazeak adierazten baititu.
Nekane izeneko emakumeak
Nekane izenak gero eta ospe handiagoa du. Horregatik daude Nekane izeneko emakume ugari testuinguru desberdinetan. Ikus dezagun zein diren haietako batzuk:
- Nekane Díez: emakumezkoen Athletic Club taldeko aurrelari ohia (1991).
- Nekane Balluerka: Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea 2017tik 2021era.
- Nekane San Miguel: Bizkaiko Probintzia Auzitegiko magistratua.
- Nekane Arzallus Iturriza: ACBko lehenengo emakumezko presidentea denboraldi batez baino gehiagoz (Donostia Gipuzkoa Basket klubean).
- Nekane Sarobe: bikoizketako aktorea.
Nola idazten da Nekane izena beste hizkuntza batzuetan?
Ondoren, Nekane izenak beste hizkuntza batzuetan dituen baliokideak adierazten dizkizugu, beste kultura eta herrialde batzuetan nola itzultzen duten jakin dezazun:
Hizkuntza | Itzulpena |
---|---|
Alemana | Dolores |
Gaztelania | Dolores |
Katalana | Dolors |
Galiziera | Dores |
Ingelesa | Dolores |
Italiera | Addolorata, Dolores |
Portugesa | Dores |