Izen batzuek, idatzita ikuste hutsarekin edo entzute hutsarekin, indarra eta trinkotasuna ekartzen dituzte gogora. Horixe gertatzen da, adibidez Maren izenarekin; gainera, gure kulturako eta gure hizkuntzako izena da. Gure lurraldeari erreferentzia egiten dio parekorik ez duen izen honek.

Maren izenaren jatorria

Maren izenari bi jatorri lotzen zaizkio. Haietako bat Eskandinavia da, eta, bestea, Marianus hitza, latinetik eta Marius (Mario) gentiliziotik eratorria. Ziurrena da latinaren eraginez etorri izana gure lurrera Maren izena, mendebaldeko Europa osoan zabaldu zen Erromatar Inperioaren hizkuntza ofiziala izan baitzen.

Gaur egun 1.400 emakumek baino gehiagok dute Maren izena, eta haien batez besteko adina 11 urte da. Bestalde, Maren izeneko gizonak ere badaude; zehazki, 250, eta 13 urte da haien batez besteko adina.

Ikusten dugunez, Maren izenak neskentzat eta mutilentzat balio du.Izen neutroa da, Euskal Herriko guraso askoren gustukoa. Hala, Euskadiko 25 neska-izen ospetsuenetariko bat izan zen Maren 2020aren eta 2022aren artean.

Maren izenaren esanahia

Gure geografiak garbi erakusten du zer-nolako lotura dugun Kantauri itsasoarekin. Hain zuzen, izenak “Mariari dagokiona” esan nahi du . Bitxikeria gisa, astrologiari dagokionez, Maren izena gogoetari, jakinduriari eta introspekzioari lotzen zaio. Ezaugarri horiei esker, izena are ezagunagoa egin da.

Maren izenaren onomastika

Maren izena abuztuaren 19an jasotzen da santuen izendegian. Egun horretan, Santa Maxima Martiriaren figura omentzen da. III. mendeko historia da: jatorri afrikarreko emakume bat izan zen, edozein egoeratan bere kristau-fedea aldarrikatzeagatik martirizatua.

Maren izeneko gizon-emakumeak

Gaur egun zaila da Maren izeneko gizon entzutetsuak aurkitzea. Baina kontuan izan behar dugu izen ezaguna dela zinez, eta gure mugak ere gainditu dituela.

Gorago adierazi dugunez, izen neutroa da, eta, gaur egun, gizonek eta emakumeek erabiltzen dute. Hona hemen izen hori duten emakume batzuk:

  • Maren: pop-abeslari bizkaitarra.
  • Maren Jensen: AEBko aktorea.
  • Maren Morris: abeslaria eta konpositorea.

Nola idazten da Maren izena beste hizkuntza batzuetan?

Maren izenak aldaerak ditu beste hizkuntza batzuetan. Txikigarri batzuk ere baditu; adibidez, Mar eta Ren. Ikusten dugunez, izen garrantzitsua da.

Hizkuntza Femeninoa Maskulinoa
Gaztelania Marina, Mariana Mariano
Arabiera Mariam
Katalana Mariona, Marianna Marià
Txekiera Marie
Ingelesa Marnie
Frantsesa Marine Marian
Irlandera Márie
Kroaziera Marinela
Italiera Marinella, Marianna Mariano
Poloniera Marcena
Nederlandera Marjin
Serbiera Marina

Suediera

Marina
Portugesa Mariana Mariano
Errusiera Marian