Euskarazko Eider neska-izenak indarra eta sendotasuna adierazten ditu.
Gainera, presentzia kementsu bati buruzko balioak goratzen ditu haren esanahiak.
Izenaren jatorria, halaber, Euskadiko kulturan eragin duten herrialdeei lotzen zaie.
Testuinguru horrekin guztiarekin, Eider oso izen interesgarria da etorkizunean ama eta aita izango direnentzat.
Eider izenaren jatorria
Eider euskarazko izena da, baina gaelikoan du jatorria, zehazki, Irlandan eta Eskozian. Izan ere, Eideard izenetik dator. Baina Eideard, era berean, Edward izenetik dator.
Bestalde, Eider izenak badu beste bitxikeria bat ere: emakume-izena da, baina badu gizonezkoen aldaera bat ere, Eder, nahiko ezaguna, gainera.
Izan ere, eder adjektibotik dator izena.
Gaur egun, ia 5.000 emakumek dute Eider izena, eta 3.500 Eder daude. Gainera, pertsona horietako gehienak Euskal Herrian bizi dira, eta 18-24 urte dituzte.
Eider izenaren jatorriaren esanahia
Lehenago esan dugunez, Eider izenak eder, polit esan nahi du.
Esanahi zuzen horren ondorioz, izenak ospe handia hartu du. Baina, horretaz gainera, Eider izena pozarekin, soziabilitatearekin eta barruko nahiz kanpoko edertasunarekin lotzen da, besteak beste.
Gainera, diotenez, izen hori duten pertsonek oso garatuta dute estetikaren sena, eta gauza ederrak dituzte gustuko; besteak beste, artelanak.
Bitxikeria gisa, Zirkulu polar artikoan bizi den hegazti beltz baten izena ere bada eider.
Eider izeneko emakumeak
Eider izen hedatua denez, izen hori duten emakume famatuak ere badira. Hona hemen haietako batzuk:
- Eider Rodríguez: Errenterian jaiotako idazlea (1977).
- Eider Eibar Zugazabeitia: haur- eta gazte-literaturako ilustratzailea.
- Eider Urkola Ezeiza: kazetari eta ikertzailea.
- Eider Saez Izquierdo: abeslari eta konpositorea.
- Eider Cardeñosa Etxeberri: karateka.
- Eider Mendoza Larrañaga: ekonomista eta politikaria.
- Eider Merino Cortazar: txirrindularia.
- Eider Perez Martinez: aktore, idazle eta aurkezlea.
Nola idazten da Eider izena beste hizkuntza batzuetan?
Eider izenaren beste bitxikerietako bat da ez duela aldagairik beste hizkuntza batzuetan.
Hau da, izena geure-geurea da, eta euskaraz bakarrik dago. Hain zuzen, horrexegatik hautatzen dute izen hau guraso askok, gure sustraiekin eta gure hizkuntzarekin lotzen delako.