Zertarako balio du zuen enpresak telekomunikazio-sare, -sistema eta -soluziorik azkarren eta aurreratuenak izateak, behar bezala babesten ez baduzue eraso eta arriskuetatik?
Phisinga —beste baten identitatea hartzea— eta ramsonwarea —informazioaren bahiketa birtuala— gaur egungo zibereraso ohikoetako bi baino ez dira. Kontuan izan behar dugu, gainera, telelana jarduera ekonomikoaren funtsezko pieza bihurtu dela eta, etxetik lan egiten duen jende-kopurua hazi ahala, ziberesaroak ere hazi egiten direla.
Euskaltelek era askotako gailuetarako segurtasun-soluzioak eskaintzen ditu, zure gailu guztiak birusik, spamik eta mehatxurik gabe atxikitzeko. Izan ere, zibersegurtasun-gorabeheren prebentzioa, monitorizazioa eta gorabehera horiei aurre egiteko erantzuna funtsezkoak dira zuen enpresen biziraupena bermatzeko, eta, Euskaltelek, teknologia-aholkulari integrala denez, zibereraso baten arriskua gutxitzen eta zuen enpresako informazioa babesten lagundu nahi dizue.
Zuen enpresaren segurtasuna babesteko plan bat ezartzea
Lehenik eta behin, segurtasun-politika bat ezartzea komeni da, argi eta garbi definituko duena nor den segurtasun-arduraduna, zer jarduera-jarraibide dituen eta zer arrisku hartu behar dituen zuen enpresak, betiere azken erabiltzaileak ere kontzientziatuz, trebakuntza-plan egoki baten bidez. Enpresaren segurtasuna kontrolatzeko politikak ezartzea erakunde osoaren lana da, pasahitzen kudeaketatik hasi eta webgune maltzurretara sartzea galarazteko mekanismoak ezartzeraino, besteak beste.
Enpresako kide guztiek baliatzen duten softwarea aztertu behar da, alor guztietakoa, edonon erabiltzen dela ere. Funtsezkoa da kontrolatzea nor sartzen den zuen sarera eta nondik sartzen den; sarbide horiek sistemaren administratzaileak kontrolatu eta monitorizatu behar ditu; administratzaileak, gainera, erabiltzaile-izena eta pasahitza emango dizkio langile bakoitzari.
Komeni da gailu mugikorrak eta erauzgarriak ez ahaztea, malware-iturri izan baitaitezke; enpresak onartutako gailu espezifikoak erabiltzea da egokiena, zifratuak; hala, erraz egingo zaie jarraipena, ezer gertatuz gero. Eta, jakina, prozesu horretan funtsezkoa da langilearen laguntza, enpresari lehenbailehen jakinaraz diezaion bere jardueran hautematen duen edozein gorabehera. Langileak enpresaren segurtasuna zaintzearen garrantziaz kontzientziatzea ezinbestekoa da erakunde guztietan.
Komunikazioa zifratzea, pasahitz eta mezu elektroniko seguruak erabiltzea, sistema eragile beti eguneratuak erabiltzea edo segurtasun-kopiak egitea oso neurri lagungarriak dira zuen enpresa seguru mantentzeko, kontuan izanik informazioa bere osotasunean babestuko duen segurtasun-eredu bat izatea dela helburua; eta hori lortzeko, nahitaezkoak dira hiru alderdi hauek:
· Teknikari aditu bat izatea, ekipoak konfiguratuko dituena eta segurtasun-kontroleko aplikazioak instalatuko dituena.
· 24/7 euskarri teknikoa izatea, hauek bermatuko dituena: aditu baten berehalako laguntza mugagabea, gorabehera lehenbailehen detektatzeko eta neurriak azkar hartu ahal izateko, eta, batez ere, datuak berreskuratzeko, edozein plataformaren hodeiko segurtasun-kopiara sartuta.
· Mantentze-lan eta kudeaketa aditua, tresnak beti eguneratuta edukitzeko.
Azken batean, zibersegurtasuna enpresa guztietan zaindu beharreko funtsezko faktore bat da, etengabe eta profesionalki landu beharrekoa, horretarako behar diren tresna eta zerbitzu espezializatu eta eguneratuak baliatuz, arazo eta gorabehera desatseginak saihesteko.
Gure soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresa Bezeroentzako Sail Komertzialarekin.