Zenbateraino dago prestatua zuen enpresa zibersegurtasunaren arloan? Mehatxuak eta erasoak egunero berritzen dira, eta ez da erraza segurtasun-planak eta -soluzioak erabat eguneratuta izatea.
Euskaltelek datu batzuk emango dizkizue zibersegurtasun-plan bat egiteko baliagarri izango zaizkizuelakoan.
- Telekomunikazioek, IKT enpresek, aseguru-etxeek, bankuek eta administrazio publikoak jasaten dituzte eraso gehien. Baina, mundu osoko industria guztien artean, osasun-arloan izan dute datu-filtrazioek batez besteko kostu handiena.
- Eraso hauek jasaten dituzte gehien enpresek: malwarea (edo software maltzurra), ransomwarea (edo datu-bahiketa) eta, bereziki, phishinga (edo beste baten identitatea hartzea). Zehazki, erasoen %40 phisingak izaten dira, eta mezu elektroniko bidez, telefono bidez, whatsapp bidez, sare sozialen bidez nahiz banner digitalen bidez irits daitezke. Phisingaren bertsio berrienetako bat "Browser in the Browser (BitB)" da; hots, zerbitzu legitimo baten barruan leiho faltsu bat irekitzea.
- Izan diren zibereraso sonatuenetako bat Kaseyari zuzendutako ransomwarea da —urruneko IT soluzioetan espezializatutako software-enpresa bat da Kaseya—. Hornidura-kateari egindako erasoen ondorioz, hari konektatuta zeuden ehunka enpresari ere eragin zien, eta, erasoaren ondorioz, 70 milioi dolarreko erreskatea eskatu zuten Bitcoinetan.
- Badakizue zer diren insiderak? Hainbat arrazoirengatik —enpresatik kaleratu dituztelako edo zibergaizkileen eroskeriak onartu dituztelako— informazioa filtratzen duten pertsonak dira.
- Ziberdelituetarako beste tresna preziatu bat bideratzailea da. Teknika oso sofistikatuen bidez, hala nola DNS hijacking edo DoS erasoak, asetasunez blokeatzen dituzte erasoa jasaten duen enpresaren zerbitzariak.
- Telefono mugikorrek ere jasan ditzakete erasoak: SIM swapping delakoan, jabearen identitatea ordezten da, eta, hala, SIM txartelaren kopia bat lortzen da.
- Webguneen ahulgunerik ohikoenak, berriz, sarbide-kontrola galtzea eta akats kriptografikoak dira.
- Erasoen %80 baino gehiago gizakiaren jardunarekin lotuta daude, bereziki administrazio publikoan.
- Kredentzialak lapurtzea da enpresek atzemateko zailena: ia urtebete behar dute batez beste.
- IBMren datuen arabera, datuen segurtasun-arrakalek %13 kostu handiagoa eragin zuten 2022an 2020an baino. Hodeiko erasoak dira ohikoenak, baina ez dira beste ingurune batzuetan eragindakoak bezain garestiak.
Nola laguntzen dizuen Euskaltelek zuen enpresaren zibersegurtasuna zaintzen
Gailu askotarako soluzioak dauzkagu, enpresaren gailu guztiak birusik, spamik eta mehatxurik gabe atxikitzeko diseinatuak.
Segurtasuna modu zentralizatu eta pertsonalizatuan kudeatzeko behar den guztia eskaintzen dugu, adituek kudeatutako plataforma eguneratu eta beti erabilgarrien bidez, hardware edo software garesti eta konplexuetan inbertitu beharrik gabe.
Mehatxu ezagunen eta ezezagunen aurkako segurtasun-sistema bat dugu, MDM, datu korporatiboetarako sarbidea kudeatzen eta babesten duena; suebaki birtual bat, sarrerako eta irteerako trafikoa monitorizatzeko aukera ematen duena; AntiDDoS, gure bezeroen zerbitzu publikoak beti erabilgarri egon daitezen; eta gure datu-zentro birtualean datuen segurtasun-kopia bat edukitzeko aukera.
ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzuaren bidez, zure enpresako informazioa eta gailuak ingurune digitaletako mehatxuetatik babestuta egongo dira, sarearen ahulguneen analisiari eta ekipoen babes eta konfigurazioari esker.XXX Gainera, telefono bidezko laguntza-zerbitzua emango dizugu egunero, 24 orduz. Adituek aholkuak emango dizkizute, eta enpresara bertara joango dira, behar izanez gero —arrazoia edozein dela ere—.
Gaur egun enpresa-erakunde guztietan zibersegurtasuna zaintzeak duen garrantziaz jabetuta, ATANA Nafarroako IKT Clusterrak antolatu duen Nafarroako Segurtasun Digitaleko II. Foroa & Developopers Challenge topaketan parte hartu dugu berriki. Foro horretan, enpresetan segurtasun digitaleko sistemak ezartzeko funtsezko alderdiak eta arrakasta-kasuak aztertu dira.
Enpresetarako ditugun zibersegurtasun-soluzioei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.