Zergatik hartu parte segurtasunari buruzko saio honetan?
Imajinatu zure enpresak zibereraso bat jasaten duela eta, eraso horren ondorioz, ekoizpena zenbait egunez gelditu behar duzuela, edo erreskate bat eskatzen dizutela zure informazioa edo, are okerragoa dena, zure bezeroena desenkriptatzeko.
Zure enpresa babestu behar duzu, eta hori egiteko modu egokiena da ikuspegi osoa izatea, ikuspegi teknologiko hutsetik haratago.
Zibersegurtasuna eraginkortasunez kudeatzeko argibideak emango ditugu tailer honetan. Besteak beste, zure enpresa babesteari buruz dituzun zalantzak argituko ditugu, teoriarik eta itzulingururik gabe.
Zure enpresa babestu behar duzu, eta, horretarako, ikuspegi osoa izan behar duzu, aukeratzeko bidea emango dizuna.
Zer ekarpen egingo dizu saioak?
Lagunduko dizu ulertzen nor diren eta zerk motibatzen dituen zibergaizkileak, zein diren ahulguneak, eta nola aprobetxatzen dituzten eraso egiteko, eta, halaber, ikasiko duzu zer neurri har ditzakezun arriskua gutxitzeko, eta nola antola zaitezkeen ondoena neurriok eraginkorrak izateko eta dauzkazun baliabideak optimizatzeko. Eta hori guztia hizkuntza ez oso teknikoan, ikuspegi praktiko batetik, eta ETEen behar eta gaitasunetara egokituta.
Noiz?: 2024ko martxoaren 21ean, osteguna
Non? ADEGIren egoitza. Mikeletegi pasealekua, 52
Zer ordutan? 09:30 - 11:00
Iraupena: 90 minutu
Parte hartu nahi duzu?
Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin, edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera.
Edo, zuzenean, sakatu esteka hau