Aukera ugari eskaintzen ditu sareak, baina arriskuak ere asko ditu. Zure enpresak aurrera egitea nahi baduzu, segurtasuna ere hobetu beharra daukazu. Euskaltel aspaldi hasi zen eskaintzen segurtasuna bere bezeroei, behar-beharrezkoa baitute eguneroko jardunerako.
Antibirusak erabiltzea ez da aski jada
Espezialista onenak hautatu ditu horretarako: IBM, Panda, Fortinet, F5 eta GFI, besteak beste. Helburua zein den? Segurtasun-zerbitzu erabatekoak eskaintzea enpresei, edozein tamaina eta sektoretakoak direla ere. Desafioei aurre egiten asmatzea da kontua.
Gure blogeko artikulu batean Euskaltelen Enpresa Marketineko Segurtasuna produktuaren arduradun Alfonso Encinak zioenez, antibirusak ez dira jada aski enpresak babesteko. Atzera geratu da garai bateko uste hura, alegia, aski zela programa bat instalatzea babestuta egoteko.
Izugarri areagotu da zibererasoen kopurua, eta aurre egiteko modu egokia aurkitu behar da. “Antibirus bat erabilita, malwarearen % 70 bakarrik atzemango dugu”, zioen Encinak ekainaren 9an, jardunaldi-egunean alegia. Bat etorri ziren uste horrekin zibersegurtasunaz Euskaltelek antolatutako jardunaldiko gainerako partaideak ere.
Nola babestu gaitezke zibererasoetatik?
Funtsezkoa da software egokia edukitzea, zer eraso jasotzen ditugun bereiz dezan. Hala zioen Panda Labs-eko Luis Corronsek. Oso garrantzizkoak dira, bestalde, suebakiak. Fortineteko Tomás Burgaletak eta Javier Carranzak, berriz, hodeiko zerbitzuak eskaintzearen arazoez mintzatu zen, eta gogoratu zuen TI segurtasunaren ezagutza eta espezializaziorik eza direla nagusi merkatuan.
F5 enpresako salmenta-zuzendari den Álex Lópezen iritzian, berriz, ezinbestekoa da ondo ekipatuta egotea. Segurtasun-hutsuneei eta haiek dakartzaten arazoei aurre egiteko, azpiegitura handiak eta ekipo espezializatuak behar dira. Horregatik, hain juxtu ere, dira hain egokiak zerbitzu erabatekoak; Euskaltelek eskaintzen dituenak, adibidez.
Hona gure helburua: enpresaren alor jakin bat babestea ez ezik, mugikortasun-alorreko datu korporatiboen babesa ere bermatzea, IBM enpresako garapen-arduradun Jordi Medinak adierazi zuenez. Enpresa horrekin elkarlanean aritzen gara IBM MaaS360 konponbidea aplikatzen.
Jakina, inork ez du nahi izaten daturik galdu, norberaren kontuak lau haizetara zabalduta ikusi, edo milioika euro galdu sistemak huts egin duela eta. Zure enpresaren babesa Euskaltelen esku jartzea konponbide egokia duzu zibersegurtasun-arazoei behar bezala aurre egiteko.