3.0 Weba webgune eta aplikazioetarako Internet-zerbitzuen hirugarren belaunaldia da. Praktikan, 2.0 Webaren osagai berri edo hedapen gisa funtzionatzen du eta, joera berriekin gertatu ohi den bezala, ez du ezaugarri edo definizio zehatz eta bateraturik.
Oro har, datu guztiak konektatuta dauden sare informatiko bat da.
Makinek gizakien antzera prozesatzen dute edukia, erabiltzaileek hizkuntza naturalaren bidez elkarreraginean jardun dezaten. Horretarako, softwarea interpretatzeko eta informazioa bizkor, erraz eta modu seguruan prozesatzeko teknologia izan behar dute makinek.
Hala, 3.0 Weba datu-base handia, antolatua, ulergarria eta sarbide errazekoa bihurtzen da, eta erabiltzaileok informazioa modu malgu eta aldakorrean eskuratu dezakegu handik, edozein gailuren bidez eta formatua edozein dela ere.
Izan ere, makinek jada ez dute informazioa egitura sintatikoan oinarrituta bakarrik antolatzen eta erakusten, baizik eta osagai semantikoa lokalizatzen dute, eta bilaketa adimendunak egiten dituzte. Horregatik deitzen zaio Web semantikoa ere.
Emaitza webgune adimentsuagoak, irekiagoak eta erabiltzaileentzat erabilerrazagoak dira, nabigazio-esperientzia hobetzen eta pertsonalizatzen dutenak.
Hau da, 3.0 Web berriaren gakoen artean daude datuen kudeaketa eta Interneteko informazio-kopuru izugarriak ulertzeko, antolatzeko eta haiei zentzua emateko gaitasuna.
Zein abantaila dituen 3.0 Webak enpresetarako
Zer ekarriko die enpresei 3.0 Web berriak? Informazioa prozesatzeko eta bezeroak eta haien beharrak hobeto ezagutzeko modu berri bat da, eta abantaila eta onura interesgarriak atera ditzakezue horretatik.
- Salmentak areagotu eta produktu berriak garatzea: kontsumitzailea hobeto ezagutzeak eraginkortasun handiagoa ekartzen du marketin- eta salmenta-estrategietara, eta merkatuko joerak aztertzeko tresna eraginkorra da.
- Abiadura: konexio eta bilaketa azkarragoek erabilera eta aplikazio berriak izateko aukera ematen dute zenbait sektoretan, hala nola telemedikuntzan, errealitate areagotuan edo konputazio kuantikoan.
- Konexioaren egonkortasuna: etenaldiak eta sartzeko arazoak murrizten dira, datuak dagoeneko ez daudelako gordeta puntu bakar batean, zeina eskuraezin geratzen baita matxura edo sarbide-arazoren bat badago. Hain zuzen ere, datuak banatuta eta deszentralizatuta daude.
- Automatizazioa, pertsonalizazioa eta zehaztasuna: webguneak erabiltzailearen bilaketa-ereduak gogoratuko eta “ulertuko” ditu, datu-iragazketa automatiko eta zehatz batetik abiatuta. Horrela, errazagoa izango da interesatzen zaizkion zerbitzu eta produktu zehatzekin asmatzea.
- Moldakortasuna: 3.0 webak Internetera konektatutako gailuen aukera- eta erabilerak zabaltzen ditu. Adibidez, haririk gabeko sareak eta IoT erabiltzen dituzten etxetresna elektriko adimendunak edo Siri edo Alexa bezalako ahots-morroiak 3.0 Webaren erabilera errealak dira.
- Nonahikotasuna: gailu eta kokaleku desberdinetatik sartzeko aukera ematen du.
- Interaktibitatea, interkonexioa eta interoperabilitatea: aplikazioen, plataformen eta sare sozialen, gailu adimendunen, erabiltzaileen, sistemen eta abarren arteko komunikazio arinagoa eta eraginkorragoa.
- Demokratizazioa eta gardentasuna: webguneak jada ez dira inoren jabetza esklusiboa, eta edozein erabiltzaile izan daiteke jabe. Batetik, edukien sortzaileak datuak kontrolatzen jarraitzen du, eta, bestetik, jendeak badaki zer egiten den datu horiekin.
- Fidagarritasuna: datuen gainean kontrol gehiago izateak desagerrarazi egiten du hutsegite-puntu bakar bat egoteko aukera.
- Deszentralizazioa eta askatasuna: informazioa zuzenean eskuratzea, bitartekaririk gabe. Aplikazio deszentralizatuak ezin dira zentsuratu edo murriztu.
Datu digitalez jositako mundu batean, 3.0 Weba da datuei zentzua emateko eta horiek erabiltzaileari modu intuitibo, bizkor eta pertsonalizatuan hurbiltzeko tresnarik onena.
Testuinguru horretan, datu guztiak konektatuta egongo lirateke eta testuinguruan nahiz kontzeptualki ulertuko lirateke. Horretan, 3.0 Webaz gainera, beste teknologia batzuk ere erabiltzen dira, hala nola nonahiko Adimen Artifiziala, Big Datan oinarritutako aplikazioak eta, jakina, Blockchain, 3.0 Webaren funtzionamenduaren oinarri handienetako bat.
Euskaltel zuen aholkulari digital integrala da, eta merkatuaren joerei adi egoten da beti, zuen enpresa edo negozioan lehiakorrak izaten jarraitu ahal izateko teknologiarik berrienak eta berritzaileenak hurbiltzearren.
Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin, formulario honen bidez.