ETE-en buruhauste handienetako bat bihurtu da zibersegurtasuna. Zibererasoak areagotzen ari dira, eta, aldi berean, enpresen %80k, gutxi gorabehera, ez dute zibersegurtasun-politika egokirik.
SEPE Enplegu Zerbitzu Publikoak jasan duena bezalako phising-ak ramsonware edo informazioaren bahiketa birtualak eta hornidura-kateko erasoak ohikoak dira gaur egun enpresetan. Batzuetan, enpresoi kosta egiten zaizue erasoaren zergatiak identifikatzea, baina, erasoei aurre egiteko, gai izan behar duzue zuen ahulgune nagusiak argi eta garbi detektatzeko. Zibererasoak beti eguneratzen eta berrasmatzen ari diren arren, badira enpresok bereziki zaindu behar dituzuen alderdi batzuk.
Lehenik eta behin, arreta berezia jarri behar duzue gailu mugikorretan eta hodeiko sareen edo sare sozialetako zerbitzuen erabileran. Enpresarenak bakarrik erabili behar dituzue, eta langile guztiek jakin behar dute ongi erabili behar direla eta segurtasun-arduradunari jakinarazi behar diotela galera edo arazo susmagarriren bat detektatuz gero. Gai honekin lotutako gomendio batzuk argitaratu ditu berriki INCIBEk.
Enpresa osoak jabetu behar du beharrezkoa dela zibersegurtasuna zaintzea, eta horretarako, trebakuntza eta segurtasun-politika zehatz eta eguneratu bat behar dira, guztiek ezagutuko dutena eta gorabeheraren bat gertatuz gero nola jokatu behar den argi azalduko duena.
Zibersegurtasuna ez da gastua bakarrik; behar bat da, eta kalte eta gastu handiagoak saihesten ditu. Enpresek, batez ere txikiek, ez dute zibersegurtasunean inbertitu nahi, uste dutelako ez zaiela gertatuko, baina errealitateak erakusten digu gaur egun ETE-ek jasaten dituztela erasoen erdiak. Ziberbererasoek, ondorio ekonomiko nabarmenak dituzten informazio-galerak eta iruzurrak eragiteaz gain, enpresaren jarduera mantsotu eta geldiaraz dezakete. Horregatik, ezinbestekoa da negozioari eusteko planak edukitzea, baldin eta lanarekin jarraitzeko moduan bazaudete edo zuen bezeroei eragiten ez badiete.
Gainera, ezinbestekoa da zibererasoak azkar detektatzea eta azkar erreakzionatzea. Soluzio teknologiko egokiak baldin badituzue, faktore hori ez da arazo izango; horregatik, beharrezkoa da tresnak beti eguneratuak edukitzea eta zeregin horietaz arduratuko den sail edo arduradun bat izatea, edo, nahiago baduzue, zibersegurtasunean espezializatutako kanpoko enpresa bat edukitzea.
Euskaltelen, baditugu segurtasun-soluzio batzuk enpresaren informazioa babesten dutenak eta zibererasoak jasateko arriskua minimizatzen dutenak.
Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroarentzako sail komertzialarekin.