Javier Francok, Euskalteleko marketineko zuzendariak, “Zibersegurtasuna ez da teknikarientzat bakarrik: zer behar duzu zure negozioa babesteko?” webinarrean parte hartuko du, INDUSTRIA-ENPRESENTZAKO SOLUZIO TEKNOLOGIKOAK zikloaren barruan. Bederatzi saio izango dira guztira, eta Fundación Industrial de Navarrak antolatu ditu, Acelera Pyme bulegoren bidez.

Saio praktiko hau enpresan zibersegurtasunaren arloan antolaketa- eta aurrekontu-erabakiak hartzen dituzten zuzendari ez-teknikoentzat da. Saio horri esker, ulertuko duzu nor diren eta zerk motibatzen dituen zibergaizkileak, zein diren ahulguneak eta nola aprobetxatzen dituzten eraso egiteko.

Halaber, ikasiko duzu zer neurri har ditzakezun arriskua gutxitzeko, eta nola antolatu zaitezkeen ondoena neurriok eraginkorrak izateko eta dauzkazun baliabideak optimizatzeko.

Eta hori guztia hizkuntza ez oso teknikoan, ikuspegi praktiko batetik, eta ETEen behar eta gaitasunetara egokituta.

Noiz? Martxoaren 19an (asteartea)

Non?: Online

Zer ordutan? 15:30ean

Iraupena: Ordubete

Parte hartu nahi duzu?

Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera.

Edo, zuzenean, sakatu esteka