Eraldaketa digital bizkorreko testuinguru batean gaude, eta prestakuntza eta etengabeko ikasketa faktore erabakigarriak dira zuen enpresetako produktibitatea eta efizientzia hobetzeko.
Gaur egun, prestakuntza-aukera asko dituzue enpresetan, bai formatu presentzialetan, bai birtualetan. Azkenaldian, ordea, onlineko trebakuntza (oro har, e-learning izenaz ezagutzen dena) indartu egin da, eta etengabe berrasmatzen eta aukera berriak garatzen ari da.
Azkenaldian, microlearninga edo mikroikasketa ere nabarmendu da, hau da, oso iraupen laburreko eduki-pilulak. Hainbat gairen inguruan egin eta partekatu daitezkeen bideo tutorial ezagunetan oinarritutako ideia bat da, baina microlearninga askoz laburragoa da, behar eta zalantza oso zehatzei erantzun bizkor bat emateko pentsatua.
Gaur egun, enpresek eta enplegatuek asko estimatzen dituzte onlineko trebakuntzaren abantailetako batzuk, hala nola ordutegi-malgutasuna, edozein tokitatik eta edozein gailutatik konektatzeko aukera, irismen handiagoa, edukiera-mugarik ez izatea eta, oro har, kostu txikiagoak izatea.
Izan ere, finantziazioa erabakigarria da erakunde bakoitzerako prestakuntza-aukera egokiena hautatzeko garaian. Alde horretatik, interesgarria da jakitea enpresa guztiek duzuela aukera trebakuntza hobariduna erabiltzeko; enpresa guztiek trebakuntzarako urteko kreditu bat duzue, aurreko urtean egindako kotizazioen eta lantaldearen tamainaren araberakoa, baita lanbide-heziketarako kotizatutako zenbateko osoaren araberakoa ere. Kreditu horretan oinarrituta, enpresak % 100erainoko hobaria izan dezake prestakuntza-ekintzek dakartzaten kostuen gainean.
Etengabeko prestakuntzako prozesu horretan lagundu nahi dizu Euskaltelek, langileen prestakuntza- eta kudeaketa-prozesuak optimizatzeko aukera ematen dizueten soluzioak eskainiz zuen eraldaketa digitaleko estrategia globalaren barruan. Duela urtebete, Euskaltel Learning tresna birtuala jarri genuen martxan, onlineko prestakuntza arin eta seguru batekin erantzuteko zuen enpresan ezagutza digitalak zabaltzeko zenuten premiari. Oraingo honetan, zuen negozioa beti eguneratua izateko eduki didaktikoak bilatzeko lanean, FEMXA Taldearekin bat egin dugu: hogei urtetik gorako esperientzia du, eta enpresetarako onlineko soluzioetan espezializatuta dago. Elkarrekin, prestakuntza-eskaintza digital berri bat atera dugu, onlineko 80 ikastarotik gora dituena; guztiak ere balio pedagogiko handikoak dira, diseinu profesionalekoak, kalitatezko edukiz hornituak eta %100erainoko hobaria dutenak. Gure partnerra arduratuko da FUNDAErekin hobarirako egin behar den kudeaketa guztiaz; hala, ikastaroa hautatzea izango da zure eginbehar bakarra.
Horretaz gainera, neurrira egindako e-learning edukiak izateko aukera eskaintzen dizuegu; hala, behar duzuen katalogoa gure katalogoan aurkitzen ez baduzue, zuen enpresaren premietara zehatz-mehatz egokitutako ikastaro pertsonalizatu bat diseina dezakegu.
Prestakuntza-eskaintza honekin, zuen lantaldeen talentua garatzeko tresna egoki bat eskaintzen dizuegu; prestakuntza-esperientzia dinamiko, interaktibo eta inspiratzaileei esker, langileak motibatu egiten dira, eta produktibitatea handitu egiten da.
Gure plataformari eta gure prestakuntza-katalogoari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.