Duela hilabete batzuk esan baligute 24orduz gure etxeetan konfinatuta egongo ginela, itxi egingo zireladendak, tabernak, bulegoak, aisialdiko zentroak eta fabrikak, erabilieta botatzeko eskularruak jantziko genituela erosketak egiteko(elikagaiak eta botikak bakarrik), eta gure leihoetara aterako ginelaegunero 20:00etan txaloak jotzera… ez genukeen sinetsiko. Baina,azken asteotan, egoera horiek denak eta beste hainbat egoeraharrigarri bizitzen ari gara; zur eta lur gaude, eta ez dakigu zergertatuko den.
Mundua gelditu egin da, baina bizitzakaurrera jarraitzen du. Eta telekomunikazioak funtsezko sektoregisa agertzen dira, Osasunaren —letra larriz idatzita—baimenarekin, telekomunikazioek hartu baitute bere gain planetakfuntzionatzen jarraitzeko erantzukizunaren zati handi bat. Egoeraguztiz konplexu honetan, operadoreek kalitatezko zerbitzuak bermatubehar dituzte, batetik, enpresei lanean jarraitzeko aukera emateko,eta, bestetik, pertsonek senitartekoekin konektatuta jarrai dezagun,isolamendu hau eramangarriagoa egiteko.
Beste urrats bat da gure gizartearenbilakaeran, eta ziur nago, honen ondoren, erronka berriei aurreegiteko indartsuago eta prestatuago aterako garela.
Gure eguneroko lehen planoa hartu dute eraldaketa digitalak, telelanak, lankidetza-tresnek (Teams, Skype...) eta halako kontzeptuek, eta horrek erakusten du hau benetako proba erabakigarri bat dela telekomunikazioek langileekin, bezeroekin eta gizartearekin duten konpromisoarentzat. Euskaltelen, hau jarri dugu geure helburu nagusitzat: gure zerbitzuen kalitate gorena bermatzea, jendeari une hau eramaten laguntzeko, eta hori egitea gure profesionalen segurtasuna arriskuan jarri gabe (gehienak telelanean ari dira).
Birus pandemikoaren aurkako borrokan,sekulako erronkak daude ezkutuan. Esperientzia harrigarria izaten arida, bai niretzat, bai nire lankide guztientzat, egiaztatzea nolabetetzen ari den krisialditik lehenbailehen ateratzeko EuskaltelTaldeak —are, sektore osoak— hartu duen konpromiso tazitu hori.
Martxoaren 15ean, konfinamendu-aldiantelekomunikazio-sareak zentzuz erabiltzeko aholkuak emateko hitzarmenbat sinatu genuen, Espainiako gainerako telekomunikazio-operadoreekinbatera. Handik bost egunera, beste konpromiso bat sinatu genuensektoreko konpainiekin eta Espainiako Gobernuarekin, pertsonen etaenpresen konektagarritasuna bermatzeko. Enpresetarako,bezero-arretako eta laguntza teknikoko plataforma bereziak prestatuditugu telelaneko jarduerei erantzuteko, eta berariazkoarrisku-planak ezarri dira, egoera hain berezia izaki.
Berdinak edo hobeak izango gara hauamaitzean? Berdin biziko gara aurrerantzean?
Mugikorreko ahots-trafikoak eta bandazabalarenak oso gora egin dute nabarmen —%50 eta %40,hurrenez hurren—, eta telebistaren kontsumoak, %50.Telebista-kanalak eta gure telebista-aplikazioa mundu osoari zabaldudizkiogu, eta datu-bonoak ere oparitzen ditugu. Keinu txiki batbesterik ez dira. Ondoren etorriko da garrantzia duena, eta orduanere saiatuko gara egoerak eskatzen duen moduan jarduten, herriaberreraikitzeko.
Berdinak edo hobeak izango gara hauamaitzean? Berdin biziko gara aurrerantzean? Hizpide dugun krisiakosasunaren mugak gainditzen ditu, eta gizartearen eta ekonomiarenesparru guztiei eragiten die; gainera, belaunaldi berrien etorkizunajokoan jartzen du.
Seguru gaude indarrak batuta eta guztiok elkartuta lortuko dugula honetatik ateratzea. Beste urrats bat da gure gizartearen bilakaeran, eta ziur nago, honen ondoren, erronka berriei aurre egiteko indartsuago eta prestatuago aterako garela, etorkizunak halakoak ere ekarriko baititu.
Isidro Fernandez de la Calle
Euskaltel Taldeko Enpresa Korporatiboko zuzendaria