COVID-19ak guztiz aldatu du gure bizimodua eta enpresen egunerokotasuna. ‘Normaltasun berriak' bidaiatzeko murrizketak ezartzen dizkigu, eta bilerei, prestakuntzari eta bulegoko lanari buruzko arau berriak, zeinek langileen eguneroko ohiturak aldatu baitituzte. Telelana behar bat bihurtu da negozioaren jarraitutasuna bermatzeko; badakigu aurrerantzean ere horrela jarraitu beharko dugula, eta, beraz, ahalik eta gehiena aprobetxatu behar dugu haren potentziala. Eta, horretarako, tresna egokiak behar ditugu.
Egoera honetan, uste dugu elkarlanerako eta talde-lana modu telematikoan egiteko tresna egokia delaMicrosoft Teams. Hauxe da haren ekarpen nagusia: elkarlana egiteko aukera ematen du, eta lantaldearekin dokumentuak denbora errealean partekatzeko; hala, kide guztiek ikusi, editatu eta gorde dezakete egindako lana, haren jarraipena egiteko bilerak egiteko beharrik gabe.
Teams-en abantailak ebaluatu ahal izan ditzazun, Euskaltel Taldeak, Microsoftekin elkarlanean, lizentzia-sorta bat jarri du zure esku, 'Teams Trial’ izenekoa. Sorta horretan, Teams-ez gain, Microsoft365en aplikazio nagusiak dituzu eskura (Word, Excell, PowerPoint, OneDrive, OneNote eta abar).
Microsoft 365 soluzioaren barruan dago, eta komunikazioarekin eta elkarlanarekin lotutako aukera ugari eskaintzen ditu; besteak beste, audiokonferentziak eta bideokonferentziak egiteko aukera ematen du, bai erakunde barruko kideen artean eta bai kanpoko pertsonekin. Eta hori guztia segurtasuna ahaztu gabe; izan ere, jakin badakigu kezka-iturria dela zuentzat, datu garrantzitsuak maneiatzen baitira. Horregatik, berehalako mezularitza zifratua du sistema honek.
Ahalik eta etekin handiena atera nahi diozu lankidetza-tresna honi?
Bideo tutorialhonetan azalduko dizugu nola sortu behar dituzun erabiltzaileak, eta nola esleitu behar dizkiezun probako lizentziak, Teams Trialeko aplikazioak probatzeko aukera izan dezaten.
Microsoft Iberiak egindako webinar hauek ikus ditzakezu, zeinetan Microsoft Teams-en erabilera arrakastatsuen berri ematen baita.
Koronabirusak uzten digun "normaltasun berrian" hain erabilgarriak eta beharrezkoak diren telelanerako lankidetzako soluzioei eta tresnei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko gure taldearekin.