Enpresek soluzioak behar dituzue egungo aldakortasun eta ziurgabetasunari aurre egiteko, haietara egokitzeko eta aurrera egiteko. Eta hemen sartzen da hodeiko konputazioa, desafioz beteriko garai hauetan erresilientzia areagotzeko funtsezko gaitzailea.
Euskaltel Enpresak atalak eta APDk APDTalks saio bat antolatu dute Bilbon, abenduaren 11n (asteazkena), galdera honi erantzuteko: Zergatik egin behar lukete enpresek hodeiko konputazioaren alde?
Euskaltelen izenean, gure zuzendari Jon Ander de las Fuentesek eta AA eta Datuen arduradun Enrique Mendezek hartu dute parte. Horiekin batera, CyberTIX Simulation Technologies, ZIUR Industrial, Gipuzkoako Cyber Security Center eta hsi GROUP enpresetako adituak izan dira. Guztiek hausnartu dute hodeiko konputazioa negozioaren estrategian sartzeak dakartzan abantaila, erronka eta aukeren inguruan.
Hodeiko zerbitzuak zer diren
Lehenik eta behin, hodeia zer den definitzea komeni da. Internet bidez eskaintzen diren konputazio-baliabideen multzoez ari gara; horien bidez, enpresek beren negozio-prozesuei edozein lekutatik euskarria ematen dieten aplikazioak eraikitzen dituzte, azpiegitura fisikoak izateko beharrik gabe.
Irtenbide tradizionalen ordezko aukera bat da, baliabide eskalagarriak eskaintzen dituena, malgutasuna, bizkortasuna, segurtasuna eta kostu-aurrezpena ekartzen dituena eta berrikuntza-gaitasun handiagoa ahalbidetzen duena.
Hodeiko konputazioaren abantailak
Hodeiko konputazioaren abantailak ugariak eta sinesgarriak dira:
-
Malgutasuna eta eskalagarritasuna: Aukera ematen du merkatuko aldaketetara azkar egokitzeko, eta eskari-gorakadei edo sortzen diren beharrei bizkor erantzuteko.
-
Negozioaren segurtasuna eta jarraitutasuna: Gaur egungoa bezalako ingurune hauskor batean, gure datuak eta sistemak babestuta eta eskuragarri daudela bermatzea funtsezkoa da eraginkortasunari eusteko.
-
Berrikuntza moldaerraza: Hodeiak esperimentatzea, soluzioak sortzea eta azkar abian jartzea errazten du, eta hori ezinbestekoa da aldaketak linealak eta aurreikusteko modukoak ez diren mundu batean.
-
Kostuen optimizazioa: Baliabideak modu eraginkorrean kudeatzen laguntzen digu, eta hori ezinbestekoa da inbertsioen itzulera azkarra eta segurua behar den uneetan.
Beste abantaila osagarri batzuk ere baditu, hala nola IaaS eta PaaS baliabideen katalogo erraz bat jartzea bezeroaren eskura; hileko kostuak; aurreikusteko moduko fakturazioa; atzerapen txikiak; eta enpresa espezialista baten etengabeko laguntza —adibidez, Euskaltelena—, zeinak aurre-salmentako eta salmenta osteko laguntza ere eskaintzen baititu.
Hurbileko hodeia, are hobeto
Hurbiltasuna faktore erabakigarria da; izan ere, gertuko hodeiaren esperientzia zuen enpresaren egoitzak dauden tokietara eraman daiteke.
Horretarako, hodei publiko baterako konexio pribatua duen agertoki hibrido bat proposatzen da, erakundearen beste egoitza baten moduan funtzionatuko duena, bezeroen datu-sareekiko integrazio natiboa bereziki zainduz.
Hodeiak enpresentzako dakartzan erronkak
Enpresan hodeiko soluzioak integratzeko, etapa eta ezagutza jakin batzuk behar dira.
Lehenik eta behin, enpresetan hauen inguruan sortzen diren kezkak gainditu behar dira: negozioaren jarraitutasuna ziurtatzea, aldaketara egokitzea, lehendik dauden azpiegiturak amortizatzea, LANeko esperientzia edo beren datuen kontrola galtzea.
Zalantza horiek arintzeko, funtsezkoa da hiru fase identifikatzea hodeiko soluzioak martxan jartzeko prozesuan: aurresalmenta-fase bat, soluzioa definitzeko eta kudeaketa nolakoa izango den zehazteko; salmenta-fase bat, autogestio-gaitasuna lortzera bideratua; eta salmenta osteko fase bat, bezeroari laguntzeko eta arreta emateko gertuko zerbitzuekin.
Norantz doa etorkizuneko hodeia?
Argi dagoena da hodeia orainaldiko soluzio bat dela, eta etorkizun handia duela.
Epe labur eta ertainera dituen erronka nagusien artean daude enpresa txiki eta ertainetan hodeiko zerbitzuak demokratizatzea eta hodeiko katalogoa aberastea, datu-analisira eta ikasketa automatikora bideratutako konputazio-zerbitzuak, DevOps-etarako plataformak eta OnPremise beharrak sendotzen dituzten zerbitzuak eskainiz.
Gainera, hodeiko soluzioek aliatu handia aurkitu dute 5G teknologian ekoizpen-prozesuak errotik digitalizatzeko, bai industria-nabeetan, bai errealitate areagotuko gailuetan, eta, oro har, 5G konektagarritasuna bermatuta dagoelako (errendimendu ona eta latentzia txikia) hodeiko soluzioak erabil daitezkeen kasu guztietan.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, jarraitu guri LinkedInen.