Euskadiko enpresek eraldaketa digital eraginkorra izan dezaten, hodeiko soluzioak ezinbesteko tresna dira. Hain zuzen ere, Euskaltel Cloud da enpresentzako soluziorik osoena.

Zeri deitzen diegu Cloud zerbitzuak?

Lehenik eta behin, cloud zerbitzuak aipatzean, zertaz ari garen argitu behar dugu.

Cloud plataforma hodeiko datu-zentro bat da, zerbitzari batez eta datu-biltegi batez osatua.

Hala, cloud zerbitzuak edo hodeiko zerbitzuak hornitzaileok enpresen eskura jartzen ditugun Internet bidezko azpiegiturak eta sistemak dira.

Zer eskatzen dute enpresek gaur egun?

Enpresa bakoitza desberdina da, eta, beraz, soluzio malguak eta eskalagarriak nahi dituzue, unean-unean zuen premia eta egoeretara egokituko direnak.

Nolanahi ere, enpresek ez duzue biltegiratzea bakarrik eskatzen; prestazio handiko digitalizazio-zerbitzuak nahi dituzue, pertsonalizatuak eta seguruak, autonomia eta erabilgarritasuna bermatuko dutenak, baina gastu eta inbertsio handirik egin beharrik gabe.

Halaber, ez duzue nahi zuen azpiegitura teknologiko guztia eta lantzen ari zareten sistemak aldatuko dituen soluziorik, baizik eta badituzuen horiekin konbinatu daitekeen zerbitzu bat.

Deslokalizazioaren, internazionalizazioaren eta lan-eredu hibridoen gorakadaren eraginez, bulegoa eta langileak ez daude beti leku berean, eta, beraz, hainbat leku eta gailutatik sartu behar duzue zuen datuetara; alegia, eskuragarritasuna behar duzue.

Zer abantaila dituzte Euskaltelen hurbileko cloud soluzioek zure enpresarentzat?

Euskaltel Cloud zerbitzua prestazio handiko datu-zentroen azpiegitura batean oinarrituta dago, eta bezeroaren sare pribatuak (VPN) banda-zabaleraren mugarik gabe eta zirkulazio-kostu gehigarririk gabe integratzea ahalbidetzen du.

Gertutasunari esker (gure Datacenter nagusia Euskadin dago), zerbitzu gehigarri gehiago eskain ditzakegu; izan ere, zuen datuak enpresaren egoitzatik gertu dagoen Datacenter batean daude, datu-sare pribatuarekin era natiboan integratuta.

Aldi berean, enpresek arindu eta merkatu egiten dituzue hodeian ostatatutako datu-bolumen handiekin lotutako negozio-prozesuak.

Cloud teknologiak abantaila ugari ditu Euskadiko enpresentzat. Hala azaldu ziguten “Cloud teknologiaren abantailak” web-mintegian Jose Manuel Garciak, cloud produktuen eta zibersegurtasun arduradunak, eta Javier Francok, Euskaltel Enpresen Marketin zuzendariak.

Zenbateko garrantzia du zibersegurtasunak hodeian?

Datuez ari garenean, zibersegurtasuna funtsezkoa da.

Euskaltel Cloud-ek % 100 kudeatzen duen IaaS dauka, 7x24 zerbitzua eskaintzen du eta etengabeko bilakaera teknologikoan dago.

Eta, jakina, gure soluzioak une oro betetzen ditu datuak babesteko legedian ezarritako baldintzak.

Zergatik Euskaltel eta ez hodei publiko handiak?

Euskaltelen, merkatuko estandar aurreratuenetara egokitzen gara eta maila goreneko fabrikatzaileen teknologia eskaintzen dugu, baina enpresentzat funtsezkoak diren beste gai batzuk ahaztu gabe, hala nola autonomia, kostuak edo laguntza.

Autonomia-maila handia bermatzeko, soluzio malgua eta eskalagarria eskaintzen dizuegu, erraz kudeatu eta administratu daitekeena.

Kostuei dagokienez, erraz aurreikus daitezke, Euskaltel Cloud-ek erabileraren araberako ordainketa-sistema darabilelako, hileko harpidetzaren bidezkoa.

Gainera, 24x7 laguntza tekniko integrala izango duzue, eta pertsona berberak eskainiko dizue zuzeneko arreta eta saldu osteko zerbitzua.

Zerbitzu osagarri gisa, zerbitzuaren, datuen, errendimenduaren eta segurtasunaren jarraitutasuna bermatzen dugu.

Eta, behar baduzu, gure soluzioa cloud publikoekin integratu dezakezu.

Azken finean, Euskaltel Cloud neurrira egindako soluzio bat da, tokikoaren alde egiten duen digitalizazioa garatzeko pentsatua. Malguagoa, erosoagoa, seguruagoa eta errentagarriagoa.