Hitzaldi-programa zabala, showroom teknologikoa, networkingeko eremua, elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzeko gune irekiak eta erakustaldi eta erakusketa teknologikoak. Jarduera horiek guztiek bat egin dute #OTDCHALLENGEn, Nafarroako erakusleiho teknologiko eta digital handian, zeinaren hirugarren edizioa amaitu berri baita.
Euskaltelek aktiboki hartu du parte apirilaren 6an eta 7an Navarra Arenan egin den Nafarroako ETE-etako eta industria-enpresa handietako profesionalentzako eta zuzendarientzako topaketan. Gaur egun garatzen ari diren soluzio teknologiko eta berritzaileak ikusgai jartzeko gunea da.
#OTDChallenge2022n, merkatuan dauden azken teknologiei, horien aplikazioari eta enpresei ekar diezazkieketen onurei buruzko 40 kasu arrakastatsu azaldu dira.
Soluzio askotarikoak eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko, prozesuak automatizatzeko, mantentze-lanak kudeatzeko, energia-eraginkortasunerako, prozesu administratiboak digitalizatzeko, 4.0 industriarako teknologiak gaitzeko, tresna egokiak datuak bistaratzeko eta produktibitatea hobetzeko, zerbitzu digitalen plataformak eta produktu eta zerbitzu adimendun berriak.
Gai ugari jorratu dituzte enpresa eta erakunde askotarikoek, hala nola Elektra, Volkswagen Navarra, Eutik, Xymbot, Kaytek, Inycom, IED Electronics Solutions eta Nafarroako Industria Fundazioa.
Eta guk, Euskaltelek, enpresen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren konponbide teknologikoak aurkeztu ditugu.
Gure lehen hitzaldian, hilaren 6an, asteazkenarekin, David del Campo Euskalteleko ETE-en zuzendariak eta 5G Euskadi proiektuaren kudeatzaileak azaldu zuen nolako aukerak ematen dizkion 5G teknologiak industria-mota orori akatsak eta kostuak minimizatzeko eta mantentze-lanak urrutitik egiteko.
Hitzaldian parte hartu zuen, baita ere, Jorge Vázquezek, Gestamp-eko Enpresa Birtuala Saileko proiektu-zuzendariak. Gestamp-ek urte asko daramatza 4.0 industria-proiektuetan lanean, eta haren fabrikak gero eta digitalizatuagoak daude. Orain, 5G Euskadi proiektuaren barruan, urrats bat aurrera egin du, eta 5G konexioko fabrika adimendun batean lan egiten du: 'Smart Factory'; ekoizpen-prozesuak monitorizatu eta kontrolatzea du helburu, hala erabaki industrialen arriskuak aurreikusteko eta aldez aurretik ebaluatu ahal izateko.
Gure bigarren hitzaldia —hilaren 7an, osteguna— datuei buruzkoa izan zen. 'DATUekin EROaren moduan' izenburua zuen hitzaldian, Datu(a)-ko bazkide eta estrategia-zuzendari Alberto Rezolak eta Euskalteleko Enrique Amor B2B Sales Manager-ak nabarmendu zuten datuek balioa dutela erabakiak hartzen laguntzen duen informazio bihurtzen direnean.
Datuek berez balioa badute ere, beharrezkoa da mekanismoak eta prozedurak izatea haietatik balioa ateratzeko, eta horrek teknologiaren beharra dakar, gero eta handiagoa, eta hori arazo izan daiteke enpresa askorentzat. Helburua da teknologia aliatu gisa ikustea, eta ez sarrera-hesi gisa.
Bi hitzaldi tekniko horiez gain, Enrique Mendezek, Euskaltel Taldeko Enpresetarako Aliantzak, IoT eta Eraldaketa Digitala saileko arduradunak, beste hitzaldi bat eman zuen, eta hitzaldi hartan adierazi zuen gure helburua dela Nafarroako enpresek une oro merkatuko zerbitzu eta teknologia onenak eskura izatea, etengabeko bilakaera teknologikoari esker.
Izan ere, #OTDChallenge, beste ezeren gainetik, topagune bat da, zeinean enpresek networking-lana egin baitezakete, eta bezero eta hornitzaile izan daitezkeenen aurrean ezagutzera eman.
Horretarako,gure standean, S2 Grupo, Datu(a), EMBEBLUE, Valortic eta Aruba enpresek, besteak beste, industria-sektoreko esperientzia teknologiko berritzaileei buruz zer ikuspegi eta zer esperientzia duten azaldu dute.
Euskaltelek uste du #OTDCHALLENGE2022 bezalako topaketak ezinbestekoak direla ezagutzak partekatuz eta esperientziak trukatuz zuen erakundeen eraldaketa digitala sendotzeko. Gainera, agertoki egokia dira enpresen eta gazte talentudunen arteko dinamikak eta merkataritza-jarduerarako topagune emankorrak ezartzeko.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.