Eraldaketa digitalak aldaketa sakonak ekarriko ditu eragiketak egiteko, komunikatzeko eta gure enpresetan balioa sortzeko moduetan. Teknologia berriak erabiltzeaz gainera, prozesuak, estrategiak eta enpresa-kulturak birpentsatu behar dira, egungo eta etorkizuneko merkatuaren premietara egokitzeko. Eta, efizientea izan dadin, modu globalean egin behar da, plataforma-ikuspegiarekin.

Hori izan da, hain zuzen, uztailaren 3an, asteazkenarekin, APDren Bilboko bulegoetan egin den ekitaldiko gaia. Ekitaldian, Euskaltelen partner den HSI Group taldeko adituek azaldu dute zer ahalmen duten AA sortzaileko garapen berriek COPILOTekin, zer paper betetzen duen Power Platformek eraldaketa digitaleko hub gisa eta nola kudeatu segurtasuna Microsoft Purviewrekin.

Bertaratuei ikuspegi orokorra ematea eta erronka teknologiko berriei aurre egiteko ekintza-gida bat eskaintzea izan da helburua.

Enpresek eraldaketa digitalari dagokionez dituzten erronka teknologikoak

Eraldaketa digitala ez da erraza.

Prozesu horri zatika heltzea izaten da arazo ohikoenetako bat; sail edo departamentu bakoitzerako soluzio digitalak hartzen dira, negozioaren ikuspegi globala eta osokoa kontuan hartu gabe. Horren ondorioz, efizientzia falta, bikoiztasunak, inkonsistentziak eta digitalizazioaren potentzial guztia pixkanaka aplikatzeko eta aprobetxatzeko zailtasunak izaten dira.

Horregatik, beharrezkoa da eraldaketa digitalari plataforma-ikuspegia ematea, Power Platformek egiten duen antzera, enpresa oro har eta haren prozesuak begirada global batetik birdefinitzeko. Modu horretan, sinergiak sortu eta baliabideak optimizatu daitezke, lankidetza eta berrikuntza hobetu daitezke, eta esperientzia hobea eman dakieke bezeroei eta enplegatuei.

Zer da Power Platform?

Power Platform Microsoften tresna-multzo bat da, eta aplikazioak, lan-fluxuak, txostenak eta chatbotak bizkor eta erraz sortzeko aukera ematen du; ez dago programatzen jakin beharrik.

Hona zein diren tresna horiek: Power Apps, Power Automate, Power BI eta Copilot Studio. Elkarren artean eta Microsofteko beste soluzio batzuekin (Office 365, Dynamics 365 eta Azure, besteak beste) integratzen dira.

Power Platform erabiliz, enpresa-proiektuak arin eta malgutasunez automatizatu eta berriztatu daitezke, enpresaren eta bezeroen premia espezifikoetara egokitzeko.

Gainera, hodeian oinarrituta dagoenez, segurtasun-, erabilgarritasun- eta eskalagarritasun-maila altuak ditu, bai eta kudeaketa zentralizatua eta sinplifikatua ere.

Zer dira hubak, eta nola bultzatzen dute eraldaketa digitala?

Power Platformen teknologian oinarrituta automatizazio- eta berrikuntza-plataforma bat sortzeko modu bat dira hubak.

Lanerako gune kolaboratiboak dira, non soluzio digitalak diseinatu, garatu, probatu eta hedatu baitaitezke. Gainera, modu estandarizatuan eta zuen negozio-helburuekin bat etorriz egin dezakezue.

Huben abantaila handietako bat da transformazio-zentroa negozio-helburu edo -rol jakin batean oinarrituta sortzeko aukera ematen dutela, baina enpresako gainerako sailekin eta teknologiekin konektatuta eta kudeaketa bateratuta.

Arloaren edo helburuaren arabera, enpresa batean zenbait motatako hubak egon daitezke: salmentakoak, marketinekoak, eragiketetakoak... Garrantzitsua da haietako bakoitzak diziplina anitzeko talde bat, metodologia arina eta gobernantza argia izatea, sortzen diren soluzioen kalitatea eta balioa bermatzeko.

Power Platformekin eraldaketa digitalerako plataforma bat sortzea

Aholkularitza espezializatua izanda, erraz has daiteke Power Platformekin eraldaketa digitaleko plataforma bat sortzen, ulertu beharrekoak azalduko baitizkigute, eta, hala, hobeto definituko baitugu egin beharreko bidea. Euskaltelek eta HSI Group eraldaketa digitaleko gure partner adituak aukera hori ematen dute.

Bestalde, beren eraldaketa digitala bultzatu nahi duten 10 eta 250 enplegatu bitarteko ETEek Kit Consulting programako laguntza berriak ere erabil ditzakete. Izan ere, 24.000 euro ere eskaintzen ditu digitalizazioko aholkularitza-zerbitzu espezializatuak kontratatzeko. Laguntza hori eskatzeko, eragile digitalizatzaile edo eragile ziurtatu batekin harremanetan jarri behar da, eta hura arduratuko da proiektua zuzentzeaz eta egikaritzeaz.

Power Platformi, COPILOTi eta enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.