Duela urte batzuk hasi zen hedatzen eraldaketa digital terminoa. Kontzeptu ezagun horrek, zeinak adierazten baitu nola laguntzen digun bilakaera teknologikoak gure enpresetan hobetzen, aparteko garrantzia hartu du egun hauetan.
Koronabirusak eragindako osasun-alarmak solidarioak eta arduratsuak izatea eskatzen digu; gure osasuna eta gure ingurukoena arriskuan ez jartzea, eta aurrez aurre ahalik eta gutxien jardutea. Horregatik, enpresa gehienek eraldatzea erabaki dute, txipa aldatzea, eta telelana orokortu dute.
Egoera horrek erronka baten aurrean jartzen gaitu: gure lan-prozesuen digitalizazioa probatzea, hau da, edozein lekutatik eta edozein unetan modu arin eta errazean lan egin ahal izatea. A priori, erronka zaila da, baina ez ezinezkoa.
Teknologia izango da erronka horri aurre egiteko gure aliatu nagusia oraingo honetan ere, baina ez dugu lortuko gutako bakoitzaren erantzukizunik gabe. Euskaltel, gainerako telekomunikazio-operadoreekin batera, lanean ari da enpresei eta telelana egiten ari diren edo egin nahi duten langile guztiei zerbitzua bermatzeko, beren lantokian baleude bezala lan egin ahal izan dezaten.
Egoera berri honetan, Euskaltelek zure eskura jartzen dituen zerbitzu eta soluzio batzuk gogorarazten dizkizu, zure enpresarekin, zure ekipoekin eta zure bezeroekin komunikatzen jarraitzeko, zure enpresatik nahiz etxetik.
Suebaki birtuala. Zer aukera ematen dizkizu?
- Mutur batetik besterainoko zure komunikazioak eta segurtasuna kudeatzen ditu, eta zure bezeroei aukera ematen die aplikazio guztietara segurtasunez sartzeko, eta plataformak kontrolatuta eta beti eguneratuta eta eskuragarri edukitzeko.
- Zure langileak beste sare batzuetara konektatzeko aukera ematen du. Beharrezkoa da sare pribatuko zerbitzari jakin batzuei sarbidea erraztu nahi badiezu —adibidez, enpresa hornitzaileei edo mantentze-lanetako enpresei— edo zure langileek telelana egin behar badute.
- Zirkulazioa garbi eta seguru mantenduko duzu, eta zure azpiegituretarako segurtasun-soluzio orokor bat izango duzu, bai datacenter zerbitzuetarako eta bai urruneko kokapenetarako, sare korporatiboko atzitzeen bidez edo VPN-sarbideak dituzten urruneko kokapenen bidez. Hala, seguru nabigatuko duzu, eta sare osoa kontrolatu ahal izango duzu.
- URL maltzurretarako sarbideak iragazten ditu, eta aplikazioen kontrola modu zentralizatuan egiten du, erabiltzaile guztiak bulegotik sartuko balira bezala.
- Birusen eta spamen aurkakoa eguneratuta mantentzen du, birus informatikoak eta beste programa maltzur batzuk detektatu eta ezabatzeko, eta, hala, nabigazio eta posta-zerbitzu garbi eta segurua izateko aukera ematen du.
Microsoft Teams. Zer aukera ematen dizkizu?
- Txat eta deien bidez komunika zaitezke zure langileekin, bai elkarrizketa pribatuetan, bai talde txikietan eta bai lantaldeetan.
- Fitxategiak, aplikazioak edo zure mahaigaina parteka ditzakezu Skyperekin duen integrazio naturalari esker, eta une garrantzitsuak geroago berrikusi, grabatutako edukiaren transkripzioekin.
- Talde-laneko eremu batean kudea ditzakezu elkarrizketa, fitxategi eta tresna guztiak.
- Teams aplikazioan bertan sortu, editatu eta partekatu ditzakezu dokumentuak.
Datuen VPNak bermatzen du zure langileak Internet bidez eskuratu ezin diren aplikazio kritikoetara konektatzea, IP-sare korporatiboan integratuta baleude bezala, banda zabala edo mugikor baten bidezko konexioa erabiliz.
Tresna eta gomendio hauek, eta beste askok, erakusten dute zer garrantzitsua den teknologia horrelako krisietan. Horrelako uneetan erakusten dute enpresek beren langileekin, bezeroekin eta oro har gizartearekin duten konpromisoa.
Orain, digitalizazioarenerronketako bat da laguntzea enpresei eta norbanakoei lasaitasunezeta profesionaltasunez aurreiten eg etorkizunari, eta laguntzea,halaber, azken helburua lortzen, hots, osasunaren mugak gainditzendituen eta gizartearen eremu guztiei eragiten dien krisi honetatiklehenbailehen eta indartuta ateratzen.