Tresna digitalak funtsezkoak dira enpresen produktibitatea kudeatzeko eta hobetzeko. Horietako bat My Cloud Portal da, kontrol-panel bakar batetik soluzioak hodeian kudeatzeko ArrowSpheren ataria. Urritik aurrera, tresna hori erabiltzeko aukera emango die Euskaltelek Microsoft365-en bezeroei.

Zer balio ematen du My Cloud Portal-ek?

Kontratatutako harpidetzak kudeatzeko atari bat da My Cloud Portal.

Bezeroak, harpidetza aktiboak ikusteaz gainera, eragiketak ere egin ahal izango ditu haiekin, eta zabaldu edo murriztu, fabrikatzaile bakoitzaren politiken arabera.

Kontrol-paneletik, gomendatutako harpidetzen katalogoa kontsultatu dezakezu, eta online kontratatu, berehala martxan izateko.

My Cloud Portalen sartzeko, bi aukera dituzu: https://masmovil.mycloudportal.net estekaren bidez edo, bestela, bezeroen webgunearen bidez, "Bezeroen zerbitzuak" atalean sakatuz.

Zer izapide egin daitezke My Cloud Portal-en?

My Cloud Portal plataforman sartu ondoren, kontratatuak dauzkazun Microsoften lizentziak zuk zeuk kudeatu ahal izango dituzu:

  • Kontratatuak dauzkazun lizentzien zerrenda bistaratu, mota bakoitzekoak, erabiltzaileei esleitutakoak eta zer egunetan berrituko diren harpidetzak.
  • Kontratatutako harpidetza-mota bakoitzaren prezioa ikusi.
  • Harpidetza-mota bakoitzean kontratatutako lizentzien kopurua handitu.
  • Harpidetza automatikoki berritzeko aukera desaktibatu, une horretan baja emateko, hala nahi baduzu. Gogoan izan Microsoftek urtebetez irauteko konpromisoa eskatzen duela.
  • Hileko kostuen informazio historikoa eta aurreikuspenak ikusi, AZURE harpidetzak baldin badituzu.

Espero dugu tresna honi probetxu handia ateratzea eta baliagarria izatea zuretzat enpresako Microsoft lizentziak kudeatzeko.

Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresen arlo komertzialeko taldearekin.