Zorionez, teknologiak asko laguntzen digu gure bizitzan, baita gure enpresa-proiektuetan ere. Zehazki, smartphonea, beti alboan daramagun lagun leial hori, oso tresna lagungarria izan daiteke gure negozioan arrakasta lortzeko.
Hori kontuan harturik, mugikorretarako aplikazio onenetako batzuk aurkezten dizkizuegu, enpresaren denbora eta agenda optimizatzeko egoki-egokiak:
1. Rescue Time (Android)Aplikazio honek esaten digu zertan ematen dugun denbora (telefonoaren gure erabilerarekiko). Bat baino gehiago aho bete hortz geldituko da ikusten duenean zenbat minutu galtzen dituen lanarekin zerikusirik ez duten webguneetan edo aplikazioetan. Rescue Time-k gehien sartzen garen webguneei edo ordu gehien kentzen dizkiguten aplikazioei buruzko eguneko edo asteko txostenak sortzen ditu.
2. WunderlistAplikazio honek aukera ematen du egitekoen zerrendak egiteko eta egiteko bakoitza garrantziaren arabera hierarkizatzeko . Gainera, egitekoak eskuordetzeko aukera ere ematen du. Wunderlist oso aplikazio erosoa da erabiltzaileentzat , arina izateaz gain diseinu garbi eta elegantea baitu. Ikustea besterik ez dago zenbat estimatzen duten erabiltzaileek.
3. EvernoteKlasiko bat, oso ezaguna. Egitekoen kudeatzaile bat da, ohar-koaderno moduko bat , oso arrakastatsua. Mahaigaineko programak, biltegiratzeko espazioa eta hodeian sinkronizatzeko aukera konbinatzen ditu. Eta, horri esker, zure ordenagailuan edo hodeian bertan lan egin dezakezu. Ezaugarri interesgarri bat du gainera: webguneetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko aukera ematen du. Doako bertsioa eta Premium ordainpeko bertsioa ditu.
4. One NoteEvernoteren antzeko tresna bat da, Microsoftek garatua. Oharrak hartzeko eta edozein formatutan gordetzeko balio du: testua, irudiak, bideoa, audioa... Ezaugarri interesgarri bat: OneDrive zerbitzuarekin (Microsoften zerbitzua informazioa hodeian biltegiratzeko) sinkronizatzeko aukera ematen du. PCrako eta Androiderako bertsioak daude.
5. TripitAsko bidaiatzen dutenentzako aplikazio egoki bat: oso lagungarria hegaldi, hotel, jatetxe edo autoen erreserbak kudeatzeko. Tripitek automatikoki erregistratzen ditu postara iristen diren erreserba-kode guztiak, eta bere sisteman gordetzen ditu gu ez arduratu behar izateko mezuak gordetzeaz edo informazioa eskuz jasotzeaz.
6. Teux DeuxAplikazio honek ohiko agenden, itxura du, eta ezin egokiagoa da lana astez aste antolatzen dutenentzat. Argia eta sinplea. Eta erabiltzeko oso erraza. Hurrengo egunetako egitekoak bakarrik erakusten ditu pantailak. Doakoa.
7. Remember the MilkEgitekoak antolatzeko aukera ugari ematen ditu, eta, gainera, Gmailekin, Google Calendarrekin eta Twitterrekin integra daiteke. Doako bertsioa eta pro bertsioa ditu (ordainpekoa eta aukera gehiago ematen dituena). Betebeharren sindikazio-zerbitzua du (RSS), nabigatzailean erraz ikusteko egin beharrekoak.
8. Facile ThingsOso egokia da egitekoak eta proiektuak kudeatu behar izaten dituzten autonomoentzat eta enpresaburu txikientzat . Erabilitako denbora eta proiektuaren kostu ekonomikoa kontrolatzeko aukera ematen du. Evernote, Twitter, Delicious eta posta elektronikoarekin integra daiteke.
9. TrelloProiektuak kudeatzeko doako tresna bat da, zerrenden bidez funtzionatzen duena. Proiektuak taulen bidez irudikatzen dira. Taula horietan, zerrendak daude, eta, zerrenden barruan, egitekoei dagozkien txartelak. Txartelek zerrenda batetik bestera pasatu behar dute; hala, proiektuaren eboluzioa ikusten da, hasiera-hasierako ideiatik bukaera arte. Gainera, datu gehiago erants daitezke; esate baterako, egitekoak eskatzen zaizkien erabiltzaileen izenak.
Hemen aipatutakoak, noski, telefono mugikorraren bidez gure denbora optimizatzeko teknologiak eskaintzen dizkigun hainbat aukeratako batzuk besterik ez dira. Ez duzu aitzakiarik lana ondo ez antolatzeko!