Langile batzuk bulegoan, beste batzuk etxetik lanean... Guztiek behar desberdinak dituzte, konexio desberdinak, eta askok, seguru asko, norberaren gailuak erabiliko ditu lanerako. Egoera horretan, ez al litzateke erabilgarria langileek beren gailuak erabiltzea eta aplikazio eta eduki korporatiboetara modu seguruan sartu ahal izatea?
MDM da soluziorik azkarrena eta osoena gailu mugikorrek enpresaren informazioa pantaila bakarretik eta modu seguruan atzitu dezaten. Gailu mugikorren kudeaketak (MDM) aukera ematen du langileen nahiz enpresaren gailuak hornitzeko, kudeatzeko eta seguruago bihurtzeko.
Soluzio honek, zeina IBMrekin elkarlanean eskaintzen baitizuegu, MDMren funtzio nagusiak hartzen ditu barnean, besteak beste gailuak erregistratzea, konfiguratzea, eta segurtasun-politikak kudeatzea. Halaber, gailuekin zenbait ekintza egiteko aukera ere ematen du, hala nola mezuak bidaltzea, kokapena jakitea, blokeatzea eta ezabatzea.
Horiez gain, funtzio aurreratu batzuk ere baditu, eta, haien bidez, hauek konfigura daitezke: betetze-arau automatikoak, BYODrako pribatutasuna, jakinarazpenen kudeaketa, geolokalizazioa, aginte-koadroak eta txostenak. Kudeaketa-funtzio espezifikoak plataformaren arabera egokitzen dira: iOS, Android, Windows Phone, Blackberry (RIM) edo IBM MaaS360 Cloud Extender.
Aplikazioen kudeaketak aplikazioen katalogoa eskaintzen du; berariazko aplikazio horren bidez, erabiltzaileek aukera dute kudeatutako aplikazioak kontsultatzeko, instalatzeko eta haietan egindako eguneratzeen berri jakiteko. Enpresa-aplikazioen katalogo intuitibo eta pertsonalizagarri bat da, eta, hari esker, erabiltzaileek aukera dute erraz-erraz ikusteko zer aplikazio dituzten eskura, aplikazio horiek instalatzeko eta eguneratzeei buruzko alertak jasotzeko.
Gure MDM soluzioak aplikazioak banatzen ditu, eta haien instalazioaren jarraipena egiten du haririk gabe, erabiltzaile, erabiltzaile-talde edo gailu pertsonal guztietarako. Aplikazioen inbentario-txostenak denbora errealean kontsultatzeko aukera ere ematen du, eta aplikazio publikoen biltegiekin integratzen da, hala nola Apple App Store eta Google Play-rekin, etenik gabeko lan-fluxuak lortzeko.
Datu garrantzitsuen babesa zerbitzuaren oinarrizko zutabeetako bat da; aplikazio eta datu korporatiboetarako edukiontzi seguruak definitzen dira, erabilera pertsonaletik bereizteko. Babes gehigarria ematen die enpresa-aplikazioetako datuei —hala nola WorkPlace-ren SDK—, eta iOS aplikazioetan, automatikoki integratzen ditu aplikazioaren fitxategia (.ipa), hornikuntza-profila eta ziurtagiria. Gainera, malwarearen aurkako soluzio bat du, gailuak zibererasoetatik babesteko.
Zerbitzuak zerrenda beltzak, zerrenda zuriak eta eskatutako aplikazio konfiguratuak eskaintzen ditu, gailu baten jatorrizko aplikazioak mugatzeko aukera ematen du, eta gailu askatuen edo supererabiltzailea dutenen sarbidea murrizten du.
Azken batean, soluzio honi esker, zure gailu mugikorren produktibitatea hobetuko da, ahalik eta probetxurik handiena aterako diezu, eta datuen eta aplikazio korporatiboen segurtasuna bermatuko duzu. Gainera, erabilera pertsonala ere onartzen du.
Hasierako inbertsiorik behar ez duten informazio-teknologia eta -sistemarik modernoenak eskaintzen dizkizuegu Euskaltelen. Malgutasun osoa dute, eta erabiltzen dituzuen zerbitzuak bakarrik ordaindu beharko dituzue, zuen enpresak gaur egun dituen eta etorkizunean izan ditzakeen beharretara egokitzeko. Gainera, gure aholkularitza pertsonalizatua izango duzue; hala, zuen datuen eta aplikazioen segurtasuna eta jarraitutasuna bermatuta, lasai egon ahal izango zarete.
Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.