Makina guztiak iritsiko dira beren balio-bizitzaren amaierara; beraz, enpresek jakin behar duzue zer egin behar duzuen urteetan zehar gorde eta biltegiratu duzuen informazio horrekin guztiarekin. Horrelako egoeretan, zalantzarik gabe, makinatik makinarako komunikazioak, M2M soluzio izenekoak, aukera bikaina dira.

M2M plataformak urrun dauden bi makinaren arteko datu-trukean oinarritzen dira. Gaur egun, milioika makina ari dira elkarrekin komunikatzen, eta kalkulatzen da urtearen amaieran bilioika izango direla horrelako komunikazioak mundu osoan. Aplikazio eta sektore askotan ezarri da dagoeneko, hala nola trafikoan, ingurumenean eta telemedikuntzan.

Euskaltelen, M2M soluzio bat dugu, sentsorizazio mugikorreko zerbitzuak edo konektibitate mugikorrean oinarrituta makinak urrunetik kudeatzea eskatzen edo eskaintzen dituzuen enpresa guztientzat.

Zer behar da M2M ingurune bat martxan jartzeko?

- Lehenik eta behin, informazioa beren artean kudea dezaketen makinak.

- Urruneko makina batera konektatzen diren eta zerbitzariari komunikazioa ematen dioten M2M gailuak.

- SIM M2M txartelak. Prozesuan lotura gisa funtzionatzen dute, eta instalazioak eta kostuak minimizatzen dituzte.

- Informazioa bidaltzeaz eta jasotzeaz arduratzen den zerbitzari bat.

- Komunikazio-sarea, kable bidezkoa edo haririk gabeko sareen bidezkoa.

Euskaltelen soluzioari esker, bezeroak SIM M2M txartel espezifikoak eskuratu ditzake, nahi adina, ingurune horretan erabiltzeko; horretarako izendatutako 13 digituko numerazio-tartea erabiltzeari buruz indarrean dagoen araudia betez betiere.

Bezeroak, gainera, helbideratze publiko eta pribatuko hainbat konfigurazioren artean bere beharretara hobekien egokitzen dena aukeratu dezake, eta web-kontsola bat izango du, bere zerbitzua modu erraz, eroso eta funtzionalean ikusteko eta kudeatzeko.

M2M plataformaren ezaugarriak

  • Lineak eta gailuak kudeatzeko plataforma bat da, eta zuzenean atzi dezake Euskaltelen eta R-ren bezeroen webgunearen bidez edo URL hauen bidez: https://m2m.euskaltel.com (Euskaltelen bezeroentzat) edo https://m2m.mundo-r.com (R-ren bezeroentzat).
  • M2M gailu eta lineen kudeaketa eta inbentarioa.
  • Linea bakoitzaren informazio zehatza: MSISDNa, ICCIDa, IPa, APNa, erabiltzailea, pasahitza eta lineari lotutako datu-bonua.
  • Taldeen kudeaketa.
  • Datu-kontsumoaren historiaren grafikoak, linea edo taldeen arabera.
  • Zerbitzu-ereduaren malgutasuna; hau da, linea bakoitzari lotutako datu-bolumen desberdineko M2M datu-linea indibidual bat aukeratu daiteke, edo datu bateratuen M2M linea bat, non datu-bolumena bonuari lotutako linea guztien artean partekatzen baita. Gainera, linea-kuota jaisten doa linea gehiago kontratatu ahala.
  • Linea bakoitzak 50 SMS ditu hilean
  • APN generikoa duen soluzioa.
  • IP helbide pribatua esleitu daiteke, eta IP publiko finkoa edo dinamikoa.
  • Bateragarria da nazioarteko roamingarekin Europako Esparru Ekonomikoan (EB, Norvegia, Islandia eta Liechtenstein).

Azken finean, M2M zerbitzuek aukera ematen digute gure makinen arteko komunikazioak telematikoki eta autonomoki azkartzeko, denbora eta ahalegina aurreztuz.

Etorkizunean, datuak eta informazioa digitalizatu eta elkarrekin konektatu beharko dira. M2M inguruneak gure aliaturik onenak izan daitezke, datu- eta informazio-trukean oinarritutako digitalizazio-prozesua arrakastatsua izan dadin.

Gure M2M soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.