Gizartearen eta enpresen gaur egungo dinamikak antolamendu berritzaile eta digitalizatua eskatzen du, eta eskatzen du, halaber, atzean uztea eskuzko prozesu eta eragiketa analogiko tradizional eta errepikakorrak, eta lan-fluxu adimendunak sortzea, eraldaketa digital zabal baten bidez.
Bizitzen ari garen etengabeko automatizazioak eraginda, enpresek diseinu berriak sortzeko, optimizatzeko, estandaritzatzeko eta prozesu errepikakor edo alferrikakoak ezabatzeko beharra dute. Zehazki, finantzen eta kontabilitatearen arloei dagokienez, prozesu askok digitalizatzen dute informazioa, baina ez giza prozesuak. Adibidez, ERP sistemek (Enpresa Baliabideak Planifikatzeko Sistemek) ez dute halakorik egiten. Horregatik, beharrezkoa da enpresaren eguneroko gastuak modu adimentsuan kudeatzeko gai den tresna bat edukitzea.
Hain zuzen, hutsune hori bete nahi du Sabbatic-ek, mota guztietako gastuen fakturak eta tiketak digitalizatzen dituen 360 graduko tresna honek. Datuak prozesatzeko algoritmo aurreratuak aplikatuta, informazio-puntu guztiak erauzten ditu, informazioa automatikoki identifikatu, erauzi, garbitu, baliozkotu eta gordetzeko. Minutu gutxi batzuetan, ikusgai jartzen du informazioa web-panelean. Sabbatic tresnari esker, zure tiketek eta fakturek aurrezkia eta informazio baliotsua jartzen dituzte enpresaren eskura.
Gastu eta faktura guztien kategorizazioaren eta etiketa analitikoen bidez, prozesuan parte hartzen duten pertsonen gainbegiratze-prozesu eta -fluxu guztiak automatizatzeko aukera ematen du, erakunde barrukoak izan nahiz ez. Hala, gastuak denbora errealean kontrola daitezke, edo hauen araberako politiketara egokitu: kostu-zentroa, saila, proiektua, lantaldea eta kontabilizazio automatikoa eta enpresaren kontabilitateko finantza-jardueraren txostena.
Euskaltelek proposatzen dizun ticketing soluzio hau mugikorreko aplikazioan, eskanerrean, nahiz PCan erabil daiteke; norberaren profilera sartu, eta minutu gutxi batzuetan kudea daitezke erauzitako datuak. Gainera, kudeaketa-prozesua hasieratik amaierara kontrolatzeko behar dituzun funtzio guztiak erabil ditzakezu.
Abantaila hau eskaintzen dio Sabbatic-ek zure negozioari: balioa azkarrago sortzeko eta denbora errealean aurrekontu-kontrol zehatza egiteko aukera ematen du, kontabilitate-datuen %100 egiaztatuta. Tresna honi esker, orain arte ezkutuan geratzen ziren aukerak identifikatu daitezke, zeregin mekanikoei eskainitako denbora murriztu, eta giza arriskua minimizatu.
Sabbatic-ek une oro zaintzen ditu zure datuak, eta aurpegi-ezagutzako eta Plug&Play martxan jartzeko sistemako funtzio aurreratuak ditu. Bestalde, zuen enpresan ERP sistemaren batekin lan egiten baduzue, osatu egin dezake. Erabileragatik ordaintzen da, ez erregistroaren arabera.
Laburbilduz, zer egiten du Sabbatic-ek informazioarekin? Informazio hori erauzi, digitalizatu, kontrolatu eta kontabilizatu egiten du, eta, azkenik, bidali eta bistaratu egiten du.
Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.