Txikizkako salmenta, industria, bankuak, ostalaritza, turismoa… sektore guztiek behar dituzte konpainia teknologia-hornitzaileen zerbitzuak; bereziki, 2020 honetan, mugikortasunak eta kontsumitzeko moduen aldaketek gidatu baitute negozioen erritmoa.
Zerbitzu-hornitzaile diren hainbat konpainiatako adituak birtualki bildu dira Computing topaketa batean, Commvaultekin lankidetzan, eguneratzen ari den eta eskaintzeko asko duen sektore bati buruz hitz egiteko.
Telekomunikazio-sareak, hodeiko soluzioak eta lankidetza-tresnak izan dira IKT botikarik onena merkatu pandemiko baterako. Hori dela eta, krisiaren ondorioz enpresa guztiek inbertsio gutxiago egin duten arren, IT arloan izan da murrizketa gutxien.
Segurtasuna aurrena
Segurtasunagatiko kezka maila guztietara zabaldu da. Office 365en backup-a, disaster recovery erreplikatuak datu-zentroetan, nortasun- eta biometria-kontrolak gailu mugikorretan... soluzio horiek eta ezkutu birtualen zerrenda luze batek blindatu egin dute gure enplegatuen jarduna, sekula baino perimetro irekiagoan ari baitira eta sekula baino arrisku gehiago baitute.
VPN sareak denbora errekorrean hedatzea izan da operadoreen zeregin nagusia azken hilabeteetan. Datu-sare integratuek birtualizazioa, hodeia, softwareak definitutako data center direlakoak eta erreplikazio-sistemak baliatu dituzte ekosistema digital eraginkor eta segurua sortzeko. “Negozioari bizirik eusteaz gain, 'enpresek ikusi ahal izan dute hodeiak eta antzeko teknologiek aukera ematen dietela azpiegituren kudeaketako baliabideak balio erantsia sortzera bideratzeko', adierazi zuen José Manuel García Fernándezek, Euskaltel Taldeko Cloud Product Managerrak, Computing topaketan.
“Enpresek ikusi ahal izan dute hodeiak eta antzeko teknologiek aukera ematen dietela azpiegituren kudeaketako baliabideak balio erantsia sortzera bideratzeko”, José Manuel García Fernández, Euskaltel Taldeko Cloud Product Managerra
Espezializazioa posizioen eskalan
Azpiegituren estandarizazioa eta IaaS (azpiegitura zerbitzu gisa) eta PaaS (plataforma-aplikazioak zerbitzu gisa) ereduen heldutasuna direla eta, hornitzaileak produktu eta zerbitzu sektorizatuak eskaintzera bideratu dira, eta bezero bakoitzarentzat baliozko pakete espezializatuak sortu dituzte; izan ere, enpresek, gero eta gehiago, ohiko IKTen egituratik kanpoko soluzioak eskatzen dituzte.
Erraldoi teknologikoek (Microsoft, Amazon edo Google, esate aterako) dituzten soluzioak ez daude enpresa guztien eskura, eta, gainera, tresna batzuen konplexutasuna dela eta, adituak kontratatu behar izaten dira haiek kudeatzeko. Horrek atzerakoa eragiten die konpainia askori. Horregatik, oso garrantzitsua da merkatuko eskaintza eta bezeroaren erabilera-kasuak aztertzea, aukerarik onena hautatzeko.
Euskaltelen, datu-analisirako, adimen artifizialeko eta machine learningeko soluzioak oinarri hartuta egiten dugu azterketa hori. Horretarako, BAI Analytics sortu dugu, ingeniari espezializatuen negozio-unitate espezifiko bat. Behin enpresak erosi ondoren, soluzio horien atzean dagoen teknologia ustiatu eta administratzeaz arduratzen gara, bezeroak kezkatu beharrik izan ez dezan. Horretarako, Oracle, SAP HANA eta abarren karga berezien hosting bat sortu dugu, eta teknologia horietako ziurtagiria duten profesionalak jarri ditugu enpresen eskura.
Hodeia, nonahikoa eta ahalguztiduna
Euskaltelen iritziz, hodei publikoa 'data center hurbil eta geokokatu bat' da, eta ikuspegi hori helarazi nahi diegu bezeroei, ‘hodei publikorako konektibitate pribatuko soluzioak modu integratuan emanez, enpresaren beste egoitza bat balitz bezala’, José Manuel García Fernándezen hitzetan. Ildo horretatik, cloud hornitzaile handiak aliatu gisa ikusten ditugu lehiakide gisa baino gehiago, eta aspalditik gara Microsoft Azureren bazkide teknologikoa, eta Office 365en hazkundean jartzen dugu arreta.
Interesatzen zaizkizu enpresarako ditugun soluzio teknologikoak? Gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera. Enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.