Iruñean, 2023ko martxoaren 14an

Zibererasoak ugaritzearen ondorioz, enpresa askok Informazioaren Segurtasuna Kudeatzeko Sistemak (ISKS) inplementatu dituzte beren aktiboak babesteko. Sistema horien bidez, informazioaren segurtasuna leku bakar batetik eta hobeto kontrolatu nahi da.

Alde horretatik, ISO 27001 nazioarteko araua da sistema-mota horien jardunbideak hobekien deskribatzen dituen estandarra; izan ere, arriskuen ebaluazioa hartzen du ardatz nagusi gisa, eta, hala, metodologia estandarizatu bat eskaintzen du erakundeak bere segurtasun informatikoaren maila baloratzeko, bai barruan, bai bezero eta hornitzaileekiko harremanetan.

ISO 27001 estandarrarekin bat datorren ISKS batek, konpainiaren egitura eta ikuspegia hobetuta, erakundeak ondo funtziona dezan lagunduko du, eta, gainera, gardentasun-maila handituko du; eta horrek, ondorioz, merkatuak eta bezeroak harengan konfiantza izatea eragingo du.

Ikusita gaia zenbateraino den garrantzitsua, APDk eta Euskaltelek, Aenor-en laguntzarekin, jardunaldi hau antolatu dute. Jardunaldian, araudia sakon ezagutzeaz gain, arrakastaz inplementatu duten erakundeen kasu praktikoak azalduko dira.

PROGRAMA

  • 9:15 h Harrera parte-hartzaileei
  • 9:30 h Ongietorria
    • Iñaki Pinillos, Nafarroako APDko kontseilaria eta NASERTICeko zuzendari kudeatzailea
    • Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko zuzendaria eta MASMOVIL Taldeko lurralde-zuzendaria
  • 9:40 h Informazioaren segurtasuna kudeatzeko sistemak, arriskuak minimizatzeko bitarteko eraginkorrak. ISO 27001
    • Boris Delgado, Digitalizazioko eta Teknologiako Soluzioen zuzendaria, AENOR
  • 10:10 h Zenbateko garrantzia duen zibersegurtasunak mundu konektatu honetan
    • Idoia Uriarte, MASMOVIL Taldeko CISOa
  • 10:30 H Mahai-ingurua: Informazioaren segurtasuna. Kasu praktikoak Arrakasta-kasuak
    • Moderatzailea: Enrique Rodal, komunikazio teknologikoko aholkularia
    • Parte-hartzaileak: Idoia Uriarte, Boris Delgado eta Iñaki Pinillos, Jorge García Casanova CIO | CISO Mutua Navarra eraldaketa digitaleko zuzendaria
  • 11:30 h Jardunaldiaren amaiera eta networking-kafea

Lekua: Iruñea – BALUARTE, Luneta Aretoa

Agenda ikusteko

> Izen ematea

Gonbidapen-kodea: I230TVOI

Parte-hartzea *
Enpresa bezeroa