Une zailetan, elkartasuna nagusitzenda. Hau guztia amaitzen denean, enpresa, erakunde eta partikularanonimo askoren ekimenak geratuko zaizkigu buruan, bakoitzak bereneurrian krisi hau gainditzeko egindako ekarpenak.
Ekimen horietako bat da ‘Besarkada birtualak’, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskaltelek elkarlanean sortua. ‘Besarkada birtualak’ ekimenak konexio-linea seguru, esklusibo eta doakoak eskaintzen dizkie probintziako 65 zahar-etxeetako adinekoei. Haien bidez, etxekoekin komunikatu ahal izango dira, hain bakarrik ez sentitzeko. Egoera honetan, guztiok behar dugu gehiago, eta guztiok eskertzen dugu gehiago, pantaila baten bidez besterik ez bada ere.
Egoitzek eta gure adinekoek tabletaelektroniko bat jasoko dute, SIM aktibatu bat eta telefono-deiak etabideodeiak egiteko behar dituzten aplikazioak instalatuak dituztenak,foru-aldundiak emanda, bai eta doako telefono-linea bat ere,Euskaltelek emanda.
Egoitza bakoitzak bere egutegiaantolatuko du, familiak eskatutakoaren arabera, eta egoiliarbakoitzak gutxienez hiru dei jaso ahal izango ditu astean.
Euskaltel: teknologia gehien behardutenen eskura
Teknologiak gure aliaturik onena izanbehar du une honetan. Euskaltel Taldearentzat, isolamendu-garaihonetan beharrezkoa da pertsonen arteko konexioa, adineko pertsoneneta haien senitartekoen arteko konexioa, batez ere.
Gure teknologia eta gure sarea gureenpresa eta bezero guztien eskura jartzea da gure helburua. Guztira800 profesional aditu ditugu une oro sarea dimentsionatzen. COVID-19aelkartuta gaindituko dugulako.