Ekitaldiak
Zibersegurtasuna ez da teknikarientzat bakarrik: zer behar duzu zure negozioa babesteko?
Zibersegurtasunari buruzko tailer batekin emango diogu amaiera ADEGIrekin batera osatuko dugun zikloari. “Zibersegurtasuna ez da teknikarientzat bakarrik: zer behar duzu zure negozioa babesteko?” izango da tailerraren izenburua, eta enpresan zibersegurtasunaren arloan antolaketa- eta aurrekontu-erabakiak hartzen dituzten zuzendari ez-teknikoentzat izango da.