Enpresako datuen kudeaketari esker, informazio egituratua lor daiteke erabakiak hobeki hartzeko. Datuak modu eraginkorrean biltzea, antolatzea eta kudeatzen jakitea tresna baliagarria da erakundeen lehiakortasunerako.

ADEGIk eta Euskaltelek datuei buruzko bi tailer praktiko antolatu dituzte enpresa-talde txiki batentzat. Haietan, Euskaltelen adimen artifizialeko eta datuen arloko adituek zenbait aholku emango dituzte, guztiak ere datuak atzitzeko eta gobernatzeko jardunbide egokiekin eta adimen artifizialeko eredu aurreratuak aplikatzearekin lotutakoak.

Galdera batzuei erantzungo diegu, eta informazio hori lagungarria izango da zure enpresako prozesuak modu eraginkorragoan hobetzeko eta optimizatzeko:

• Datuak erabiltzeko nola antolatu behar dituzun ikasiko duzu.

• AA nola aplikatu ikasiko duzu.

• Ikasiko duzu zer proiektu jar ditzakezun martxan, eta zer talderentzat izango den baliagarria.

• Zer baliabide behar dituzun ikusiko duzu.

• Nolako profesionalak kontratatu behar dituzun jakingo duzu.

• Beste enpresa batzuetan nola egin duten jakingo duzu, kasu errealak aztertuta.

1. tailerra: Nola atera etekina datuei adimen artifizialarekin

2024ko apirilaren 13a, asteartea

Lehen saio honetan, zehatz-mehatz azalduko dugu zer den adimen artifiziala eta zer alde dagoen datu-analitika tradizionalenetik. Azken urtean AA sortzailearekin hainbesteko garrantzia zergatik hartu duen eta 2024rako zer perspektiba dituen ere azalduko dugu. Oinarrizko kontzeptuak argitu ondoren, zenbait sektoretan garatu daitezkeen proiektuei buruz hitz egingo dugu, eta adibide errealak azalduko ditugu.

2. tailerra: Enpresan AA duen datu-proiektu bat abian jartzeko lehen urratsak

2024ko apirilaren 26a, asteartea

Bigarren saioan, benetako adibide horiei buruz arituko gara, AA proiektu bat hasieratik bukaerara nola bideratzen den azaltzeko. Parte hartzen duten enpresen kasu errealak aukeratuko ditugu, ahalik eta pertsonalizatuenak izan daitezen. Adibide bakoitzaren xehetasunak ikusteko, urratsez urrats joango gara, eta behar dituzten baliabideei buruzko aholkuak emango ditugu, bai langileei bai inbertsio teknologikoei dagokienez.

Hizlaria: Adrián Bertol

Norentzat da?

Datu-kudeaketan gutxieneko maila bat duten enpresetako zuzendarientzat (gutxienez datuak lortzen hasiak egon behar dute, nahiz eta AA erabili ez).

Egunak:

2024ko otsailaren 20a eta otsailaren 27a, astearteak

Lekua: ADEGIren egoitza (Mikeletegi pasealekua 52, 20009 Donostia, Gipuzkoa)

Ordutegia: 09:30 - 13:00

EDUKIERA OSOA