SEA Arabako Enpresak elkarteak eta Euskaltelek Datuei buruzko tailerrak antolatu dituzte. Hiru saio egingo dira guztira, eta, haietan, Euskaltelen adimen artifizialeko eta big datako adituek zenbait aholku emango dituzte, guztiak ere datuak atzitzeko eta gobernatzeko jardunbide egokiekin eta adimen artifizialeko eredu aurreratuak aplikatzearekin lotutakoak.

Zergatik komeni zaizu joatea? Galdera hauei eta beste batzuei erantzungo diegu, eta informazio hori lagungarria izango da zure enpresako prozesuak modu eraginkorragoan hobetzeko eta optimizatzeko:

  • Beste enpresetan nola egin duten jakingo duzu, kasu errealak aztertuta.
  • Zer baliabide behar dituzun ikusiko duzu.
  • Nolako profesionalak kontratatu behar dituzun jakingo duzu.
  • Datuak erabiltzeko nola antolatu behar dituzun ikasiko duzu.
  • AA nola aplikatu ikasiko duzu.
  • Ikasiko duzu zer proiektu jar ditzakezun martxan, eta zer talderentzat izango den baliagarria

GORDE EGUN HAUEK ETA EMAN IZENA!

  • 2023ko azaroaren 22a, asteazkena

1. tailerra: Nola eskuratu eta gobernatu datuak

  • 2024ko urtarrilaren 24a, asteazkena

2. tailerra: Zertan laguntzen dioten datu-analisiak eta adimen artifizialak enpresari

Onura ugari dakarzkio zure enpresari datuen eta adimen artifizialaren gaineko estrategia ondo definitu batek, eta hainbat arlotan gainera: marketina, salmentak, logistika eta banaketa, finantzak, ekoizpena eta bezeroarentzako arreta. Saio honetan, negozio-helburu bakoitzerako balizko erabilera-kasu batzuk identifikatuko ditugu elkarrekin.

  • 2024ko otsailaren 21a, asteazkena

3. tailerra: Datu-proiektu bat martxan jartzeko lehen urratsak

Amaitzeko, IA proiektu bat hasieratik amaierara nola martxan jartzen den azalduko dugu, eta parte hartzen duten enpresek helaraz diezazkiguketen kasu errealak aukeratuko ditugu, ahalik eta pertsonalizatuenak izan daitezen. Adibide bakoitzaren xehetasunetara joanez, urratsez urrats joango gara eta behar dituzten baliabideei buruzko aholkuak emango ditugu, bai langileei dagokienez, bai inbertsio teknologikoari dagokionez.

ORDUA: 9:30etik 11:00etara.

LEKUA: SEA Arabako Enpresak. Posta pasabidea 32, 5. solairua

Parte hartu nahi duzu?

Jarri harremanetan zure aholkulari komertzialarekin edo bidali zure datuak (izen-abizenak, kargua, enpresa, helbide elektronikoa eta harremanetarako telefonoa) [email protected] helbidera.