Duela hamar urte, Internet pertsonek sortutako datuen mende zegoen. Baina, 2016az geroztik, konektatutako objektuek gainditu egiten dute gizakien arteko konexioa.
Gainera, datuen %80 datuak prozesatzeko zentroetan biltegiratzen dira eta %20, berriz, gailu adimendunetan. Horri indarra hartzen ari diren teknologien etengabeko hazkundea gaineratu behar zaio, hala nola adimen artifiziala, hodeiko konputazioa edo Gauzen Internet (IoT).
Beraz, egungo testuinguruak paradigma-aldaketa bat dakar, eta beharrezkoa da IoT soluzioen arriskuak, problematika eta erronka espezifikoak birdefinitzea, datu pertsonalen tratamenduaren ikuspegitik.Duela gutxi, arazo horri heldu diogu SEA Arabako Enpresak elkarteak antolatutako topaketa batean.
Izan ere, gero eta datu gutxiago eskuratzen da zuzenean interesdunarengandik, eta esan dezakegu datuen ekonomiak ikusgai ipini dituela lehen ezkutuan zeudenak, eta analitikak biderkatu egin dutela jasotako datu-kopurua eta -mota.
Ekosistema horretan guztian, beharrezkoa da kontrol-mekanismoak izatea. Hori horrela, Datuaren Gobernuak hainbat alderdi hartzen ditu kontuan, hala nola negozio- eta lege-kontuak, erakundearekin loturikoak eta teknikoak, eta guztiak elkarrekin eta modu harmonizatuan lan egiten laguntzen du.
Ildo horretan, Europar Batasuna gobernantza-estrategia bat gidatzen ari da, eta merkatu digital bateratua lortu nahi du, araudi espezifiko baten pean.
Erregulazio hasiberri horrek ikuspegi antropozentriko argia du: pertsona ipintzen du lehenbiziko, eta datuek ahaldundutako gizarte baterantz jo nahi du, betiere esparru juridiko sendo baten babesarekin.
Agertoki berria datuentzat
Egungo datu-bolumena ezin da aztertu metodo tradizionalen bidez, hori garbi dago: ez kantitateagatik, ez barietateagatik, ez efizientziagatik.
Hortxe sartzen dira Big Data soluzioak. Lagungarriak izango zaizkizue erakundeetan datuok hobeto uler ditzazuen, erabakiak oinarriturik hartu ahal izateko; izan ere, patroi ikusezinak, ezkutuko korrelazioak, merkatuaren joerak edo bezeroen lehentasunak azaleratzen dituzte.
Teknologia horiek bakarrik dira gai lehentasunezko alderdi guzti-guztiei erantzuteko: bolumena, barietatea, abiadura, egiazkotasuna, aldakortasuna eta balioa.
Praktikan duen dinamikari dagokionez, garrantzitsua da ulertzea hiru teknologiak esku hartzen dutela: Gauzen Internetek datuak biltzen ditu; «datu-meatzaritzako» teknikak analisiaz arduratzen dira; eta adimen artifizialak, hirugarrenik, eskuratutako datu-kopuru handi horiek ustiatzen ditu.
Big Data sistema baten arkitektura
Big Data sistema osoa bost geruza nagusitan egituratu daiteke:
- Datu-iturriak
- Biltegiratzea (data lake edo banatutako biltegietan)
- Sortaka edo fluxutan prozesatzea denbora errealean
- Analisia: denbora errealean, memorian edo masiboki analizatzeko gaitasunarekin
- Aurkezpena eta aplikazioa
Baina, teknologia disruptibo batean logikoa den bezala, Big Datak baditu arriskuak, jatorrian askotariko faktoreak dituztenak: despertsonalizazioa eta profilak egitea; legitimazio-oinarri bat behar bezala identifikatzea eta aplikatzea, indarreko araudiaren arabera; datuen boterearen eta jatorriaren asimetria; metadatuen erabilera; animizazio okerra; xedea ez mugatzea; gardentasunik ez izatea; datuak gordetzeko epea mugatzea; inpaktuaren ebaluazioa egiteko premia; eskubideak egikaritzea; segurtasun falta; edo inpartzialtasunak, hala nola estatistikoak edo kulturalak.
Horregatik, beharrezkoa da erantzukizuna frogatuko duen araudia argi eta garbi ezagutzea eta aplikatzea; hau da, datuen tratamendu masiboan etika, ekitatea, pribatutasuna eta segurtasuna zaintzea, eta, horretaz gainera, arriskuak kudeatzeko ikuspegia kontuan hartzea diseinuan, garapenean eta erabileran.
Horrekin guztiarekin, Big Data soluzioek zuen erakundeetan dituzten abantaila eta ahalmen ugariak aprobetxatu ahal izango dituzue, arauekin loturiko alderdiak alde batera utzi gabe.
Datua, aktiborik garrantzitsuena Data Driven enpresa batentzat
Bestalde, Alberto Díazek errepikatu du datuek garrantzi handia dutela Data Driven izeneko konpainien aktibo nagusi gisa.
Guztiak uzten du gaur egun arrasto digitala, eta posible da erakundeari buruzko beharrezko informazio guztia lortzea. Datuak bihurtu dira aktiborik garrantzitsuena; guztiak bihur daitezke informazio eta ezagutza, eta horiek ustiatzea funtsezkoa da optimizazio operatiborako eta diru-sarrera gehiago sortzeko.
Data Driven konpainietan, Big Data ekosistemak lagundu egiten du prozesuak hobetzen, optimizatzen eta automatizatzen. Era berean, lagungarria da erabakiak hobeto hartzeko, eta, hari esker, enpresak lehiakorragoak ez ezik eragile garrantzitsu ere bilaka daitezke, indarra hartzen ari den ekonomia berrian.
Zer alderdi dira funtsezkoak datuetatik balioa eta negozioa areagotzeko?
- Data Strategy edo zertarako definitzea
- Kudeaketa eta gobernantza, edo nola
- Aprobetxamenduaren analitika, edo datuak ustiatzeko proiektuak, analitika eta adimen artifiziala aplikatuta
- Digitalizazioa eta automatizazioa
Zehazki, Mileva izeneko Big Data plataforma datuaren alorreko estrategia modernoa da, eta denbora errealean eskura dagoen informazio guztia integratzeko aukera ematen du. Hari esker, negozioa bultzatzeko eragile berriak lor daitezke, bai eta hobekuntzak ere, erabakiak hartzean nahiz zerbitzuaren kalitatean.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu enpresentzako gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo ipini harremanetan enpresen arlo komertzialeko taldearekin.