Hiri-inguruneen digitalizazioa, hiri adimendun deritzoguna, errealitatea da gaur egun, eta ez hiri handietan bakarrik. Horregatik, udalerrien eraldaketa digitala bultzatzen lagundu nahi dizuegu.
Gero eta udalerri gehiagok detektatzen dituzte beharrak, eta, behar horiei erantzuteko, azpiegiturak inplementatu behar dituzte, eta soluzio egokiak aplikatu; kostuak murrizteko gai izateaz gainera, gero eta jasangarriagoak izango diren eta, erabaki estrategikoak hartu ahal izateko, konfiantza sortzen laguntzen duten azpiegitura eta soluzioak.
Zer dira udalerri adimendunak edo Smart Cityak?
Beren baliabideak etengabe kudeatzeko, kontrolatzeko eta hobetzeko gaitasuna duten udalerriak dira; horretarako, datuak monitorizatzen eta biltzen dituzte, eta denbora errealean bistaratzen.
Zein dira Smart City soluzioen helburu nagusiak?
Smart City soluzioei esker, edozein tamainatako hiri-inguruneek ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren ikuspegitik efizienteagoak diren espazioak sor ditzakete.
Gainera, despopulazioari eusteko eta jarduera ekonomikoa dinamizatzen eta dibertsifikatzen laguntzeko modu eraginkorra dira.
CityMax, soluzio adimenduna
CityMAX, herrien eraldaketa digitalerako gure soluzio teknologikoa da. Lora sare bat baliatuz, lurralde adimendunetarako wifia eskaintzen du, bai eta zenbait onura ere herritarren, ingurumenaren, mugikortasunaren eta efizientzia energetikoaren alorretan.
- Hala, herritarrek parte hartzeko aplikazio bat, informazio-pantailak eta wifi adimenduna dituzte.
- Ingurumenari dagokionez, uraren kalitatea neurtzeko aukera ematen du, ur-kontagailu adimendunak ditu, ureztatze autonomorako kudeaketa-tresnak, soinua kontrolatzeko eta airearen kalitatea neurtzekoak, bai eta hondakinen bilketa adimendunerako tresnak ere.
- Bestalde, CityMAXek udalerriko segurtasuna eta mugikortasuna ere aldatzen ditu hainbat baliabideren bidez: presentziaren analitikako tresnak, aparkaleku adimendunak, oinezkoentzako pasabide adimendunak, pertsonen eta ibilgailuen zenbaketa, trafikoaren eta ibilgailu-fluxuaren monitorizazioa, eta aparkalekuen, edukieraren eta emisio gutxiko eta sarbide mugatuko eremuen kontrola.
- Efizientzia energetikoa handitzen ere laguntzen du, hiriko argiteriaren telekudeaketaren, kontsumoaren kontrol energetikoaren eta karga elektrikoko aparkalekuaren bidez.
- Lagungarria da orobat udalerria turismo-leku adimendun gisa posizionatzeko, neurri hauen bidez: webgune eta aplikazio turistikoen diseinua eta garapena, turista-fluxuen sentsorizazioa, multimediako totem interaktiboen erabilera eta seinaleztapen adimenduna.
Zibersegurtasuna funtsezkoa da udalerri baten eraldaketa digitaleko prozesuan
Digitalizazio-proiektuetan, zibersegurtasuna da udalerrien erronka handienetako bat. Izan ere, teknologia modu desegokian inplementatzeak eta kudeatzeak segurtasun-arrakala bat eragin diezaieke administrazio publikoei.
Hori dela eta, ezinbestekoa da puntu zaurgarriak ezagutzea eta mehatxu edo eraso ororen aurrean erreakzionatzeko gaitasuna izatea, datuak, sareak eta ekipoak eraginkortasunez babesteko.
Euskaltelek zibersegurtasuneko soluzioak eskaintzen ditu, herri txiki nahiz handien beharretara eta egoeretara egokituak.
Adibidez, kontu eta domeinu seguruak jartzen ditu martxan, mezu elektronikoak segurtasunez bidal ditzazuen, edo URLak iragazten ditu, eta malwarea eta gune maltzurretarako sarbidea kontrolatzen, nabigazio garbia bermatzeko.
Beste abantaila bat da sare eta lanpostu seguruak sendotzen dituela, aplikazioak, puntu zaurgarriak, antibirusa, malwarea eta USB gailuak ere berrikusiz eta segurtasun-politika beti eguneratuak izanda. Gainera, 100GB-ra bitarteko segurtasun-kopia izango duzue ekipo bakoitzeko fitxategietarako.
Eta hori guztia Euskaltelen gustuko dugun laguntza eta arreta pertsonalizatuarekin; aldizkako txostenak bidaliko zaizkizue, eta zalantzak argitzeko eta kontsultak egiteko aukera izango duzue behar duzuen guztietan.
CityMAXekin, zuen udalerriko eraldaketa digitalaren prozesurako eta zibererasoetatik babesteko behar duzuen guztia eskaini nahi dizuegu.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.