Uda une egokia da kontu berriak ikasteko, proiektu berriak bilatzeko edo dagoeneko martxan dituzunak nola hobetu aztertzeko.
Hori baduzu helburu, laguntzeko prest gaituzu. Onlineko ikastaro batzuk aukeratu ditugu, zure negoziorako kontu jakingarri ugari ikasteko aukera emango dizutenak, eta doan, gainera. Eseri gerizpean, eta konektatuEuskaltel WiFi-ra edo aprobetxatu WiFi-a Oporretan egunean jartzeko.
1. Merkataritza elektronikoko oinarriak. Interneten saltzen hasteko asmoa baduzu, onlineko denda bat nola prestatu irakatsiko dizu ikastaro honek: dendaren diseinua, kudeaketa eta proiektua bultzatzea bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko faseetan.
2. Finantza-aditu ez direnentzako finantzak. Ikastaro honen helburua ez da kontabilitatea ikastea, behar adina kontu-ikuskari eta kontable baitaude horretarako. Baina ikastaro honek zure enpresako finantza-datuak ulertzen lagunduko dizu, aztertzeko eta, gero, erabakiak hartzeko. Horretarako, enpresa bat zerotik nola sortu aztertuko da, hasierako balantzea, emaitzen kontua eta gainerako guztiak nola egiten diren ikasteko. Altxortegia aztertzeko kontzeptu nagusien berri ere ematen du ikastaroak (cash-flowa, kobrantzak eta ordainketak), bai eta errentagarritasunaren kontzeptuen berri ere. Bestalde, enpresa bat bideragarria den ala ez detektatzeko lau aldagai nagusiak ere aztertuko dira: “behar adinako” mozkinak, altxortegi positiboa, errentagarritasun “egokiak” eta balantze orekatua.
3. Onlineko marketineko estrategiak. Marketin-teknika nagusiak zein diren eta online nola aplika daitezkeen ikasiko duzu ikastaro honetan. Zure negozioa Interneten sustatzen ere irakatsiko dizu ikastaroak. Ikastaroak aurrera egin ahala, onlineko marketin-estrategia bat garatu beharko duzu, bideoak eta zenbait kasu praktiko aztertuta. Eta bilatzaileetan lortu beharreko posizionamendu organikoari buruzko oinarrizko informazioa eskuratu nahi baduzu, ikastaro honek SEOri buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Google-k nola funtzionatzen duen irakatsiko dizu.
4. Berrikuntza eta ekintzailetza.Badakigu nola izan berritzaile eta ekintzaile? Zer ezaugarri behar ditu ekintzaile batek? Zer arrisku hartzen ditu? Eta garrantzitsuena, nola egiten da? Berrikuntza eta ekintzailetzari buruzko oinarrizko kontzeptuen berri emango dizu ikastaro honek; zure garapen pertsonala eta profesionala hobetzen ikasiko duzu, bai eta ekintzaileago izaten lagunduko dizuten teoriak eta tresnak erabiltzen ere.
5. Nola idatzi Interneten. Garrantzirik gabeko kontua ematen du, baina Interneten nola idatzi behar den jakitea funtsezkoa da zure negozioa ikusgai egon dadin sarean. Ikastaro honek irakatsiko dizu nola idatzi behar duzun Interneten ahalik eta etekinik handiena lortzeko: nola idatzi testuak interesgarri izateko, nola antolatu testua, nola nabarmendu garrantzitsuena eta nola optimizatu idazten duzuna, bilatzaileek erraz aurkitu dezaten. Gainera, zure testuak argitaratzeko eta ikasitakoa praktikatzeko plataforma digital ugari ezagutuko dituzu (blogak, mikroblogak eta sare sozialak).
6. Jendaurrean hitz egitea. Zu zeu baldin bazara zerbitzu edo produktu baten komertzial, saltzaile, zuzendari eta ekoizle, komeni zaizu jendaurrean hitz egiten jakitea. Doako ikastaro honetan, zure ideiak jendaurrean ahoz azaltzeko antolatzen eta garatzen ikasiko duzu. Zure buruan konfiantza handiagoa izateko, intonazioa menderatzeko eta ideiak errazago azaltzeko teknika batzuk ere ikasiko dituzu.
7. Ingeleseko ikastaroa. Edozein dela ere zure negozio edo proiektua, beti da probetxugarri atzerriko hizkuntzak jakitea. Aukera asko eta asko dituzu Interneten ingelesa ikasteko; nahi izanez gero, baita mugikorretik bertatik ere. Edutín plataforma aukeratu dugu guk, maila desberdineko ikastaroak eta denak doan eskaintzen baititu. Ahozko maila zein maila idatzia hobetuko dituzu, eta, eskaintzen dituen bideoei esker, konturatuko zara ikastaroa egin aurretik baino askoz hobeto ulertzen duzula gero ingelesa.
Benetan merezi duen onlineko beste ikastaroren bat egin duzu? Bada, emaguzu horren berri, iruzkin batean. Jakintza partekatzea beti da onuragarri ;)