Energiaren eta konektagarritasunaren inpaktuari buruzko gogoeta-jardunaldi horretan, gertutik izan zuten Euskalteleko langilek Andeetako ekimenaren berri. Iberoamerikako 18 herrialdetako 1.000 herritan ezarri da proiektua, landa-eremu isolatuetan bizi diren 2,5 milioi laguni eta 66.000 ikastetxeri Interneterako konexioa emateko. Cajamarca dugu herri horietako bat.
Iban Askasibarrek eman zizkigun proiektuaren eta Fesserren filmaren gaineko xehetasun guztiak. Euskadiko Ayuda en Acción-eko ordezkariak azaldu zuen ezen ‘Argiak ikasbide’ proiektua garatzen den eremuetan teknologia, konektagarritasuna eta informazioa klik batera zerbait gehiago direla xehetasun edo zerbitzu bat baino, diferentzia markatzen duen muga gaindi ezin bat direla. Euskaltelen Blogean harekin hizketan aritu ginen:
EKT.- Zeri buruzko proiektua da Argiak ikasbide?I.A.-Iberoamerikan egiten ari garen proiektu bat da, eta laster Mozambiken ere egingo dugu, eta helburua da energia eta teknologia berriak landa-eremu isolatuetara eramatea. Ayuda en Acción erakundean hainbat eremutan egin dugu lan beti: orain, konektagarritasunaren aldeko apustua egin dugu, zeina oinarrizko giza eskubide bat baita 2011z geroztik.
EKT.- Asko aldatzen du bizitza Interneteko konexio batek?I.A.- Fesserren film laburrean esanahi handiko esaldi bat dago: “Gai asko gehitzen zaizkio konektagarritasunari”. Ez da konexio soil bat. Informazioa jasotzeaz gain, zeinak hobetzeko aukera ematen baitie lehen aipatzen genituen eremu guztietan, munduan haien berri izan dezaten lortzen dute. Ez da teknologia bakarrik. Presentzia izatea da, kontuan hartuak izateko modu bat.
EKT.- Eta nola lortzen da presentzia hori errealitate egitea? Eta nola “konektatzen” da herri bat?I.A.-Oinarrizko bost puntu daude. Alde batetik, eguzki-energia dago, eremu horietara ez baitira sare arruntak iristen, eta konektagarritasuna, satelite bidezko konexioko antenen bidez.
EKT.-Handik aurrera, errefortzu-lan bat hasten da…I.A.- Hori da. Logistika prest dagoenean, irakasleak, haurrak eta familiak trebatzen hasten gara. Jasangarritasun-alderdiak ere lantzen ditugu, teknologia horiek modu autonomoan manten ditzaten, komunitatean nolabaiteko egituraketa bat sor dadin.
EKT.- Komunitatearen errefortzu hori Ayuda en Acción-en ikuspegiaren parte da. Oso garrantzitsua da, ezta?I.A.- Bai, kontuan izan gure GKEan epe ertain eta luzeko proiektuetan egiten dugula lan. Proiektu horiek 15-20 urte iraun dezakete, eta horrek zentzu bat badu. Komunitateak egituratzen ditugu joera bat sortzeko helburuarekin: gaur trebatzen ditugun haurrak beren komunitateko liderrak izango dira joaten garenean.
EKT.- Javier Fesseren Bienvenidos Euskaltelen ematea bi errealitate desberdin baina oso gertukoak lotzeko modu bat da, ezta?I.A.- Euskaltelen ekimen bat da, eta helburua zen langileei gertuko eremu batean erakustea haien eguneroko laneko tresna den teknologiak zer eragin duen eremu ahulagoetan. Eta hori egiteko formarik onena dokumentalaren bidez da: ordu-erdian, Interneteko konexioa izatea zeinen oinarrizkoa den transmititzen du Fesserrek, eta xamurtasuna eta umorea nahasiz transmititzen du, alde batera utzi gabe eremu horietako arazoak.