5G teknologia, gaur egun ahalmen gehien duen teknologietako bat ez ezik, Euskaltelen apustu handietako bat ere bada. Hori dela eta, 5G Euskadi proiektuan aktiboki parte hartzen dugu. Proiektu horren esparruan azkena egindako ekitaldian, teknologia hori arrakastaz erabili duten zenbait enpresen erabilera-kasuak, ondorioak eta aukera berriak aztertu ziren.
5G Euskadi proiektuaren ondorioen aurkezpena: hainbat erabilera-kasu
5G Euskadi proiektua 2022ko abenduan amaitu zen, eta, orain, ondorioak aurkezteko eta atzemandako aukeren berri emateko ordua da.
Horretarako, apirilaren 27an, ostegunean, ekitaldi instituzional bat egin zen Bilboko B Accelerator Tower (BAT) dorrean. Ekitaldian 5G Euskadi ABEko lehendakari Francisco Javier Aterok eta Euskalteleko zuzendari komertzial eta 5G Euskadi ABEko gerente David del Campok esku hartu zuten.
Ongietorria egiteko agurren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estíbaliz Hernáezen eta Red.es erakundeko Zerbitzu Publiko Digitalen zuzendari Francisco Javier Garcíaren aurrean, 5G Euskadi proiektuaren partaide diren enpresek beren erabilera-kasuetako esperientziaren berri eman zuten.
5G sareko zerbitzuak eta sektore elektrikoa
Sektore elektrikoa, 5G zerbitzuen erabiltzaile ez ezik, 5G teknologiaren bideratzaile ere bada, estaldura handitzen baitu.
5G Euskadi proiektuan, 5G teknologia aprobetxa dezaketen hainbat kokagune nabarmendu dira: azpiestazio elektrikoak eta transformazioa-zentroak, non fidagarritasun handiko eta latentzia ondo kontrolatutako telekomunikazio-zerbitzuak behar baitira zerbitzu kritikoetarako; besteak beste, linea elektrikoen urrutiko kontrol eta babeserako.
Mugikortasuna eta bideozaintza
Mugikortasuneko konponbideei dagokienez, hiru kasu zehatz daude:
- Flotetako bideozaintza eta bidaiarientzako banda zabala. Aztertu da 5G teknologiak (gaur egungo 3G-4G teknologiaren aldean) zer eragin duen mugikortasunaren arloko bideozaintza-zerbitzuen hobekuntzan (bideoa denbora errealean transmititzeko) eta Interneteko banda zabaleko sarbide-zerbitzuan, funtsezkoa baita erabiltzaileek autobusetan Wifi bidez nabigatzeko.
- Ibilgailuetarako entretenimendu masiboaren banaketa, 5G MEC zerbitzua ebaluatuz. Edge delakoan multimedia-zerbitzuetarakokonputazio-baliabideak gordetzea barne hartzen du, zerbitzuaren eta esperientziaren kalitate-parametro desberdinekin.
- Mugikortasunaren inguruko azken erabilera-kasuak ibilgailuen mantentze-lanarekin eta edge computing delakoaren erabileraren eragina ebaluatzearekin du zerikusia, hau da, bidaiariak garraiatzeko ibilgailuen mantentze-lan aurreraturako banda-zabalera handiko eta latentzia txikiko komunikazioekin.
Bistaratze areagotua eta operadoreen urruneko laguntza
5G sareak latentzia gutxitu eta banda-zabalera handitzen du. Era horretan, denbora errealeko komunikazioek, bideo-laguntzak, adibidez, kalitate ona eta latentzia txikia izatea lortzen da.
Alde horretatik, MEC etorkizuneko sareetarako tresna erabakigarria da, erabiltzaileen ekipamenduarekin ezinezkoa litzatekeen prozesaketa gauzatu ahal izatea ziurtatzen duelako. Gainera, MEC-ekin komunikatzeko latentzia urruneko hodei-zerbitzari batena baino txikiagoa da.
Azkenik, 5G Indoorere enpresentzako aukera interesgarria izango da. Izan ere, sare propio seguru bat edukitzea ahalbidetzen du, sare horretan erabiltzen diren gailuen konektibitatean latentzia eta banda-zabalera oso onak dituena.
Produkzio-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea
Abadiñoko Gestamp Bizkaia produkzio-fabrikan biki digital bat konfiguratu da, benetako produkzio-fabrika batean unean-unean hartzen diren erabakien balizko arriskuak aurrez ebaluatu ahal izateko. Era horretan, ekintzak simulatzen dira eta zer ondorio dituzten ikusten da.
Horrez gain, 5G Euskadi proiektuan 5G sareen mehatxu, ahultasun eta adierazleak aztertu dira; horretarako, zibersegurtasunaren analisi espezifiko bat egin da MEC-i loturiko 5G hedapenetan eta erabilera-kasuetan.
Ekintzailetza-proiektuak: B Accelerator Tower-eko startupak
Ekitaldia amaitzeko, B Accelerator Tower-eko hainbat ekintzailetza-proiektu aurkeztu zituzten:
- Bistaratze areagotua eta operadoreen urruneko laguntza: BexReal,errealitate areagotu eta mistoa, 4.0 industrian aplikatua.
- Produkzio-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea: NexMachina, produkzio-prozesuetan eta hiri adimendunetan aplikatzeko Gauzen Interneta; eta BarbaraIOT,IOT eta adimen artifizialeko plataforma bat, industriari eta energiari aplikatua.
- Hari gabeko sarbide finkoa: WozaLabs, sakoneko teknologia geoespaziala.
- Mugikortasuneko ibilgailuen mantentze-lana: Gertek,hiriko eta hiriarteko trafikoaren kudeaketa.
5G Euskadi proiektua
5G teknologiari esker Euskadi herrialde aurreratuenetako bat da, eta baita bertako enpresa eta zentro teknologikoak ere. Izan ere, 5G sare mugikorretan abiadurak hobetzen eta latentziak gutxitzen dituen jauzi teknologiko bat baino gehiago da: erabilera-kasu eta negozio-aukera berriak sortzen ditu enpresa-sektore guztietan.
5G Euskadi proiektua 19 enpresa eta erakunde publiko eta pribaturen ekimen bateratu bat da, 2020ko abuztuan sortua. Zehazki, 7,1 milioi euroko inbertsioa egin zen (Red.es erakundeak 2,2 milioi euroko dirulaguntza eman zuen) eta FEDER funtsarekin batera finantzatu zen. Helburua zen, batetik, hiru parke teknologikoetan 5G sare bat hedatzea eta atontzea; eta bestetik, produktu eta zerbitzuak komertzializatu aurretik garatzeko 9 erabilera-kasu gauzatzea, arlo hauetan: mugikortasuna, energia, industria, zibersegurtasuna eta sare-zerbitzuak.
Horrek guztiak Euskadiko ekonomia garatzen lagunduko du, gure industria automatizazioaren, zibersegurtasunaren, produkzio eraginkorraren eta, batez ere, transformazio digitalaren garaira bideratuz.
Enpresentzako gure konponbide teknologiez gehiago jakin nahi izanez gero, harpidetu gure aldizkarira edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen sail komertzialeko gure taldearekin, formulario honen bitartez.