Bilbon tortilla-pintxo bat jatea tradizio atsegin bat da guretzat. Gogoko baduzu Bilboko tortillarik onena dastatzeko lokal berriak ezagutzea, zerrenda bat prestatu dugu zuretzat, Bilbon tortillen ibilbide bat egin eta gustukoen duzuna aukeratu dezazun. Teikeneakoa, Txintxirrikoa, El Huevo Fritokoa... ahogozoa egiten zaigu. Has gaitezen Bilboko tortillarik onenak ezagutzen.
El Huevo Frito

Irudia: Bizkaiko Tortilla Kopa
Bilboko tortillarik onenen ibilbidea hasteko, Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak antolatutako IV. Bizkaiko Tortilla Koparen egungo irabazlearengana joko dugu: El Huevo Frito pintxo-tabernara. Garcia Rivero maisuaren kaleko 1. zenbakian dute lokala José Peredak eta Susana Tierra patata-tortillen errege-erreginek.
Haien tortilla dasta dezakezu astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara. Igandeetan itxita dago.
Miribillako Batzokia

Irudia: Bizkaiko Tortilla Kopa
IV. Bizkaiko Tortilla Koparekin jarraituz, publikoak hautatzen duen Goiko koparen irabazleaz arituko gara: Miribillako Batzokia.
Zoaz haien Bilboko patata-tortilla dastatzera, Compostelako Done Jakue kaleko 2.era.
Repsol gidako eguzki bat dauka berrikuntza eta batzokietako tradizioa bateratzen dituen lokal honek. Botoa eman duen publikoaren arabera, hemengoa da tortillarik onena.
Teikenea

Irudia: Teike
Balmasedako Teike jatetxe ezagunak Teikenea lokala dauka Bilbon, eta aukera duzu han ere Bilboko tortillarik onenak dastatzeko.
Betiko tortilla klasikoa aukeratu dezakezu edo originalagoak probatu ditzakezu: lepape-urdai eta trufaz egindakoa, olagarroduna, txorizoduna…
Nahi duzu tortilla-pintxo bat Bilbon? Erraza daukazu; zoaz Henao kaleko 20.eko lokalera.
Txintxirri

Irudia: Txintxirri Taberna
Bilboko tortillarik onenaren zerrendan falta ezinekoa da Txintxirri taberna ere. Erdialdeko Abando auzoan dagoen lokal honek sari hauek irabazi ditu, besteak beste: Euskadiko txapelduna 2025ean eta 2. sailkatua Patata eta … Tortillaren Nazioarteko III. Txapelketan (2025).
Andoni Ibargureni emandako aintzatespenetatik bi baino ez dira, Bilboko tortillarik bilatuena egiten baitu.
Zatoz dastatzera, Juan Ajuriaguerra kaleko 3. zenbakiko lokalera.
Mr. Marvelous

Irudia: Mr. Marvelous
Mr. Marvelousen egiten dute Bilboko tortillarik onenetako bat. Heros kaleko 18.ean dagoen taberna ezagunak are ospe handiagoa hartu du tipula karamelizatuz egindako patata-tortillari esker.
Su motelean prestatzea da sekretua, baita Igor Mombielaren eskua ere.
Dastatu duzu Mr. Marvelouseko tortilla-pintxoa?
Doa Berria taberna

Irudia: Cocina con David
Deustura joango gara orain, Doa Berria tabernara, Bilboko beste tortilla onenetariko bat jatera. Gutxi egina, tipuladuna edo tipula gabea… badago non aukeratu.
Zatoz Blas de Otero kaleko 23.era, astelehenetik ostiralera; larunbat eta igandeetan itxita egoten da.
Sorginzulo

Irudia: Sorginzulo, Bilbo
Iñaki Lazkanoren maisutasunari zor diogu Sorginzuloko tortillen arrakasta. Oraindik dastatu ez badituzu, zatoz lehenbailehen Bilboko Plaza Berrian (Alde Zaharra) dagoen taberna honetara.
2024an Bizkaiko txapelduna izan zen taberna honek osagaiak eta egoste-puntua zaintzen ditu, Bilboko tortillarik onenetariko batez goza dezazun.
Amatxi Tortillas

Irudia: Amatxi Tortillas
Amatxi Tortillasek lokal berria ireki du Henao kaleko 12.ean. Han bertan jan ditzakezu tortilla desberdinak edo etxera ekartzeko eskatu: tipuladuna edo tipularik gabea, odolki eta piperduna, Errioxako piperminarekin egindakoa, urdaiazpikozkoa, trufaduna...
Aukeratu duzu bat? Ez huts egin Bilboko tortillarik onenetariko bat, pintxoan edo oso-osorik.
La Gavilla

Irudia: La Gavilla
Tortilla mina? Ongi irakurri duzu, horixe da La Gavillaren berezitasuna: zerrenda honetan falta ezin den Bilboko tortillarik onena jango duzu jatetxe honetan.
Zatoz Abandoko La Gavillara (Colon de Larreategui, 32) eta dastatu bertako tortilla.
Nashville taberna

Irudia: Nashville taberna
Gogoan hartu Nashville taberna ere, Bilboko tortillarik onena dastatu nahi baduzu. Bizkaiko tortillarik onena da Viajar aldizkariaren arabera eta urtsua izatea eta patata kurruskariak edukitzea dira haren ezaugarri nagusiak. Tipularik gabea eta tipuladuna egiten dituzte, eta han bertan jan dezakezu, edo eramateko eskatu.
Poza Lizentziatuaren kaleko 24.ean dago Nashville taberna.
Gosetzen hasi zara? Ba zatoz zerrenda honetako lokalen batera Bilboko tortillarik onenak dastatzera.
Aukerak zabaltzen joango gara, askoz aukera gehiago izan dezazun Bilboko tortillarik onena hautatzeko.
Goiburuko irudiaren iturria: Bizkaiko Tortilla Kopa
