Gozatu

Gozatu

Tafallako 2025eko jaiak: egutegia, datak, egitaraua...

Zapiak eskuan dituztela, lagun-taldeak eta peñak prest daude dagoeneko Tafallako 2025eko jaietarako: milaka lagun elkartuko dira Nafarroako hiri horretan abuztuaren 14tik 20ra bitartean. Inork ez ditu galdu nahi erraldoiek animaturiko kale-giroa, musika-errondak, entzierroak edo hainbeste esperotako Salbeko igoera.

Gozatu

Donostiako 2025eko Aste Nagusia

Hemen dira donostiarrek irrikaz espero dituzten urteko zortzi egunak. Donostiako 2025eko Aste Nagusia abuztuaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da. Donostiako Aste Nagusia ohiko kanoikadarekin hasiko da, eta ondoren helduko dira hain gogoko ditugun su-festak, erraldoiak, buruhandiak, zezensuzkoa, kontzertuak...

Gozatu

Lizarrako jaiak 2025: jarduerak, egitaraua, kontzertuak...

Abuztua hilabete berezia da Lizarrako biztanleentzat, Lizarrako jaietako zapiak ateratzeko unea baita. Ospakizunek astebete irauten dute; besteak beste, igandeko "Pañuelada", osteguneko "Abadejada", "Bajadica del Puy" eta Larrain dantza. Kontsultatu hemen Lizarrako 2025eko jaietako jarduera eta kontzertu guztiak eta egitaraua (abuztuaren 2tik 8ra).

Gozatu

2025eko Portugaleteko jaiak: egitaraua eta kontzertuak, datak...

Abuztuak 14tik 17ra, Portugaleteko festetara joango gara. Jarrilleroen herrian, San Roke eguna ospatzen dute kontzertuekin, gastronomiarekin, kulturarekin, kirolarekin eta askoz ere gehiagorekin. Hemen duzu Portugaleteko 2025eko jaietako egitarauari buruzko informazio guztia, baita astebete lehenago hasten diren jai-atarikoei buruzkoa ere (abuztuaren 7tik aurrera).

Gozatu

Mutrikuko 2025eko jaiak: madalenen datak eta egitaraua

Mutrikuko 2025eko jaiak, Maria Magdalena zaindariaren omenez antolatuak, uztailaren 21etik 25era ospatuko dira. Bost egun danborrada, erraldoi eta buruhandiak, kontzertuak, txosnetako eta bestelako ekitaldiak gozatzeko. Hemen kontsultatu dezakezu Mutrikuko 2025eko jaietako egitaraua.