Euskaltel Enpresak Webgunea
Deitu DOAN 900 840 590
  • EU
  • ES
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • EU
    • ES
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • EU
    • ES
    closeorng_icon
    Partekatu

    Mugikorretarako 9 aplikazio zure denbora eta agenda optimizatzeko

    Nora - Euskaltel
    • 2015-08-14
    • notebk_icon 2 min

    Denok dakigu zeinen garrantzitsua den, bizitzako edozein alderditan, denbora ondo kudeatzea, baina are garrantzitsuagoa da hori gure negozioa antolatzeko. Hitzorduak bezeroekin, negoziazioak hornitzaileekin, bankuko hitzorduak, eskaera entregatzeko datak… Gauza asko dira, eta enpresak garesti ordain dezake gure hutsegite bat. Beraz, nahitaezkoa da denbora ondo kudeatzea.

    Zorionez, teknologiak asko laguntzen digu gure bizitzan, baita gure enpresa-proiektuetan ere. Zehazki,  smartphonea, beti alboan daramagun lagun leial hori, oso tresna lagungarria izan daiteke gure negozioan arrakasta lortzeko.

    Hori kontuan harturik, mugikorretarako aplikazio onenetako batzuk aurkezten dizkizuegu, enpresaren denbora eta agenda optimizatzeko egoki-egokiak:

    1. Rescue Time (Android)

    Aplikazio honek esaten digu  zertan ematen dugun denbora  (telefonoaren gure erabilerarekiko). Bat baino gehiago aho bete hortz geldituko da ikusten duenean zenbat minutu galtzen dituen lanarekin zerikusirik ez duten webguneetan edo aplikazioetan. Rescue Time-k gehien sartzen garen webguneei edo ordu gehien kentzen dizkiguten aplikazioei buruzko  eguneko edo asteko txostenak sortzen ditu.

    2. Wunderlist

    Aplikazio honek aukera ematen du  egitekoen zerrendak egiteko eta egiteko bakoitza garrantziaren arabera hierarkizatzeko . Gainera, egitekoak eskuordetzeko aukera ere ematen du. Wunderlist  oso aplikazio erosoa da erabiltzaileentzat , arina izateaz gain diseinu garbi eta elegantea baitu. Ikustea besterik ez dago zenbat estimatzen duten erabiltzaileek.

    3. Evernote

    Klasiko bat, oso ezaguna. Egitekoen kudeatzaile bat da, ohar-koaderno moduko bat , oso arrakastatsua. Mahaigaineko programak, biltegiratzeko espazioa eta hodeian sinkronizatzeko aukera konbinatzen ditu. Eta, horri esker, zure ordenagailuan edo hodeian bertan lan egin dezakezu. Ezaugarri interesgarri bat du gainera: webguneetako informazioa atzitzeko eta gordetzeko aukera ematen du. Doako bertsioa eta  Premium ordainpeko bertsioa ditu.

    4. One Note

    Evernoteren antzeko tresna bat da,  Microsoftek garatua.  Oharrak hartzeko eta edozein formatutan gordetzeko balio du: testua, irudiak, bideoa, audioa… Ezaugarri interesgarri bat: OneDrive  zerbitzuarekin (Microsoften zerbitzua informazioa hodeian biltegiratzeko) sinkronizatzeko aukera ematen du. PCrako eta Androiderako bertsioak daude.

    5. Tripit

    Asko bidaiatzen dutenentzako aplikazio egoki bat: oso lagungarria hegaldi, hotel, jatetxe edo autoen erreserbak kudeatzeko. Tripitek automatikoki erregistratzen ditu postara iristen diren erreserba-kode  guztiak, eta bere sisteman gordetzen ditu gu ez arduratu behar izateko mezuak gordetzeaz edo informazioa eskuz jasotzeaz.

    6. Teux Deux

    Aplikazio honek ohiko agenden, itxura du, eta ezin egokiagoa da lana astez aste antolatzen dutenentzat. Argia eta sinplea. Eta erabiltzeko oso erraza. Hurrengo egunetako egitekoak bakarrik erakusten ditu pantailak. Doakoa.

    7. Remember the Milk

    Egitekoak antolatzeko aukera ugari ematen ditu, eta, gainera,  Gmailekin, Google Calendarrekin eta Twitterrekin integra daiteke. Doako bertsioa eta pro  bertsioa ditu (ordainpekoa eta aukera gehiago ematen dituena).  Betebeharren sindikazio-zerbitzua du (RSS), nabigatzailean erraz ikusteko egin beharrekoak.

    8. Facile Things

    Oso egokia da egitekoak eta proiektuak kudeatu behar izaten dituzten  autonomoentzat eta enpresaburu txikientzat .  Erabilitako denbora eta proiektuaren kostu ekonomikoa kontrolatzeko aukera ematen du. Evernote, Twitter, Delicious eta posta elektronikoarekin integra daiteke.

    9. Trello

    Proiektuak kudeatzeko doako tresna bat da, zerrenden bidez funtzionatzen duena.  Proiektuak taulen bidez irudikatzen dira. Taula horietan, zerrendak daude, eta, zerrenden barruan, egitekoei dagozkien txartelak. Txartelek zerrenda batetik bestera pasatu behar dute; hala, proiektuaren eboluzioa ikusten da, hasiera-hasierako ideiatik bukaera arte. Gainera, datu gehiago erants daitezke; esate baterako, egitekoak eskatzen zaizkien erabiltzaileen izenak.

    Hemen aipatutakoak, noski, telefono mugikorraren bidez gure denbora optimizatzeko teknologiak eskaintzen dizkigun hainbat aukeratako batzuk besterik ez dira. Ez duzu aitzakiarik lana ondo ez antolatzeko!

    ¿Te ha gustado?
    Ikustaldiak: 11

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • soluciones_5G 5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan Enpresak
      • soluciones_tecnologicas_K_crear_empresa Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak Enpresak
      • kit_digital_marketplace Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria Enpresak
      • Garaileen metodoa: Lean Startup Enpresak
      • Arrakasta-kasua: Kutxabanken zibersegurtasuna Enpresak
      • Ideiak hartzeko eta zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko jardunaldia Ekitaldiak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad pymes ciberseguridad trabajo data driven DataRobot digitalización Entornos y soluciones Cloud erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas iot irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas kit digital protección pymes pymes euskadi redes 5g responsabilidad social Euskadi seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones de inteligencia artificial soluciones inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital pymes Transformación Digital ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan

    • 23 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak

    • 13 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria

    • 04 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Lan egiteko modu berriak: coworkingetik bulego birtualera

    • 27 abendua
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Nola erabili adimen artifiziala denbora errealean prezio optimoak jartzeko

    • 20 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zer abantaila dituzte IoT soluzioek mundu hiperkonektatu batean?

    • 13 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskal enpresak erabat digitalizatzearen alde egiten dugu

    • 09 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zibersegurtasunari buruz jakin beharreko 10 datu

    • 30 azaroa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.