• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    “Antibirusak ez dira aski Interneten babestuta jarduteko”

    Nora - Euskaltel
    • 2016-04-20
    • notebk_icon 3 min

    Maiz aldatzen al dituzu zure pasahitzak? Ezezagunen mezurik irekitzen al duzu? Zuk uste baino ahulagoa da zure hodeiko segurtasuna. Interneteko segurtasunaz “sermolari” jarduten da Alfonso Encina, ongi ezagutzen baititu denoi —gehiago edo gutxiago— eragiten digun arazo horren zergatiak eta konponbideak. Innova Bilbao 2016 jardunaldian parte hartu du Encinak, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu. Asko interesatzen zaizu hark dioena. Arretaz irakurri

    Euskaltel bloga: ¿Ez da segurua Internet?

    Alfonso Encina: Segurtasun-gabezia jasan dezakeela esango nuke. Arazoa hau da: 1970eko hamarkadako protokoloen arabera dago antolatuta Internet. Jakina, garai hartan ez ziren garatu protokoloak segurtasunaz kezkatuta, informazioa partekatzeko baizik. Aski da egunkariak irakurtzea geroz eta segurtasun-arazo dagoela ohartzeko.

    EKT bloga: Ashley Madison kasuaz ari zara, adibidez?

    A.E: Baina, baina badira askoz gehiago ere. Aipatu duzun kasu horrek nabarmendu zuenez, milioika erabiltzaileren informazio oso garrantzitsua argitaratu egin dezakete hacker batzuek, eta ondorio larriak eragin (dramatikoak, batzuetan). Horrezaz gain, ordea, hau jakin zen gerora: profilen % 90 asmatuak zirela. Kaltetuen demanda judizialek eta iruzurragatiko kereilek enpresarekiko konfiantza galtzea ekarri dute. Segurtasun informatiko ahularen ondorioa izan da.

    EKT bloga: Zer beste kasu aipatu nahi zenituen?

    A.E: Adibide bat: bahiketa birtuala jasan zuen AEBko zentro mediko batek, eta hango ekipamendu medikoa (sofistikatua, oso) ezin zen erabili. Milioika dolar ordaindu behar izan zituzten. Beste bat, Erresuma Batuko ur-araztegi baten informaziora sartu ziren hackerrak, ordainketa-sistematik. Milaka bezeroren kontuetara sartzeaz gain, uraren jabetzak aldatzeko zenbait ekintza e4gin zituzten hackerrek. Adibide horrek ere garbi erakusten du funtsezko zenbait azpiegitura arriskuan egon daitezkeela. Zorionez, “txintxoak” ziren hackerrak, eta segurtasun-gabeziak nabarmendu nahi zituzten, ez besterik.

    EKT bloga: Eta Panamako paperak?

    A.E: Jakina. Beste kasu bat. Oraindik garbi ez dakigun arren, badirudi zenbait segurtasun-gabeziaz baliatu zirela hackerrak agirietara iristeko: eguneratu gabeko WordPress bat, Drupalen bertsio ahula, azken urteetan aldatu gabe zeuden pasahitzak administratzailean… Emaitza: 11,5 milioi agiri argitaratu ziren, 2,5 tera informazio.

    EKT bloga: Badirudi ez direla behar bezala egiten gauzak…

    A.E: Lehenbiziko birusa azaldu zenetik (1985), eraso-softwarea areagotu eta profesionalizatu egin da, etengabe. Lehenago nioenez, Interneten garapena ez da egin oinarri seguruen gainean, eta horretaz baliatzen da malwarea. Egia da birusen aurkako segurtasun-neurriak ere garatu direla (80ko hamarkadaren amaieran sortu zen lehenbiziko antibirusa), baina gehiago izan da birusen eragina murrizteko ahalegina haiek menderatzekoa baino. Eta iritsi da une bat non antibirusak, beharrezkoak izan arren, aski ez diren.

    Erantzunkizuna erabiltzaile moduan

    Encina, experto de seguridad informática de Euskaltel

    EKT bloga: Zein da konponbidea, beraz?

    A.E: Hiru faktore konbinatu behar dira elkarrekin: jardunbide egokiak (bai programatzaileenak, bai azken erabiltzaileenak); erregulazioa, eta tresnak.

    EKT bloga: Fidakorregiak ote gara erabiltzaileok?
    A.E: Asko eta asko, bai. Ez dizkiogu eman behar gure datu pertsonalak eta pasahitzak edozein negozio edo forori. Arriskuan dago, izan ere, gure nortasun digitala.

    EKT bloga: Berariazko aholkuren bat?

    A.E: Pasahitzak aldatu, hainbatean behin. Pasahitz desberdinak eduki leku desberdinetarako (banka, sare sozialak, lana…). Ez ireki estekarik eta ez exekutatu artxiborik posta-helbide ezezagunetatik baldin badatoz. Ez deskargatu software piratarik. Eguneratu, hainbatean behin, sistema eragilea, softwarea, etab. Horiek dira oinarrizko gomendioetako batzuk. Noski, aplikazioak garatzen dituzten programatzaileek ere badute erantzukizunik, eta segurtasun-neurriak txertatu behar dituzte.

    EKT bloga: Erregulazioari dagokionez, nola gabiltza Euskadin?

    A.E: Bueno, Europako legedia ez da Estatu Batuetakoa bezain zorrotza, baina Europako ekialdeko, Asiako edo Afrikako herrialde askotako egoera baino hobea da hemengoa, leku horietan oso merke ateratzen baitzaie hackerrei delituak egitea. Bestalde, gobernuen artean apenas dagoen informazio-trukerik. Alegia, egiteko asko dagoela oraindik ere, erregulazioari dagokionez, hodeiko segurtasuna hobetzeko.

    EKT bloga: Tresnak dira azken faktorea. Lehen zenioenez, antibirusak ez dira aski jada. Zer egin dezakegu?

    A.E: Hala da, bai: malwarearen % 70 bakarrik detektatzen dute antibirusek. Konponbide aurreratuagoak behar dira gainerako % 30 horretarako. Konponbide berritzaileak ari gara garatzen operadoreok, erabiltzaileak instalazio konplexurik egin beharrik izan ez dezan eta agente espezializatuei utz diezaien segurtasunaren ardura; Euskalteli, esate baterako.

    EKT bloga: Azkenik, geroz eta gehiago erabiltzen da mugikorra Internetera konektatzeko. Ordenagailuaren arrisku berak al ditu mugikorrak??

    A.E: Bai, noski. Internetera konektatuta dauden gailuak dira smartphoneak; beraz, ahulguneak dituzte. Segurtasunak ez du gailuaren araberakoa izan behar. Horregatik, komeni da mugikorrean antibirus bat edukitzea. Hori, gutxienez. lehen aipatu ditudan konponbide berrien alde ona zera da, baina: integralak izango direla. Gure nortasun digitala babestea da kontua, edozein dela ere erabiltzen ari garen gailua.

    ¿Te ha gustado?
    • Innova Bilbao
    • interneteko segurtasuna
    • Segurtasuna
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • 7 akats enpresek Twitter-en egiten dituztenak Enpresak
      • Mindfulness, estresaren aurkako tresna bat Enpresak
      • IoT soluzioak, Ecolaundry garbitegiak urrutitik kudeatzeko Arrakasta-kasuak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.